Gaurkotasuna / 13 azaroa, 2024
- Dantzari zumaiarra lehen aldiz ariko da gainera ikuskizunaren koekoizleetako bat den Kursaal Eszenan.
- Lucía Lacarra Ballet konpainia hamar dantzarik osatzen dute, artista gipuzkoarra eta Matthew Golding dantzari eta koreografoa buru direla.
- "Lost Letters" azaroaren 22an izango da Kursaal Auditorioan. Sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan salgai, % 10eko deskontuarekin Eszena Kideentzat.
Azaroaren 22an, ostirala, 19:30ean, Kursaal Eszenako programazioaren barruan, "Lost Letters" ikuskizuna izango da Kursaal Auditorioan, Lucía Lacarra Balletek, Matthew Golding kanadar lehen dantzari eta koreografoak frontetik bidalitako gutunak oinarri hartutako egindako ekoizpena. Sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, % 10eko deskontuarekin Eszena Kideentzat.
Kursaal Auditorioa Lucía Lacarraren ibilbidearen lekuko izan da neurri handi batean, 2001ean eszenatokian aritu zen lehen alditik. Bere belaunaldiko dantzari onenetakotzat jotzen da eta palmares bikaina du. Oraingoan zumaiar izar txalotua Kursaal Auditoriora itzultzen da sortu berri duen Lucía Lacarra Ballet bere konpainiaren lehen ekoizpena aurkeztera. Lucía Lacarrak Kursaal Eszenako programazioaren barruan dantza egingo duen lehen aldia da. Gainera, ikuskizunaren koproduktorea ere bada Kursaal Eszena.
Lucía Lacarra Ballet hamar dantzarik osatzen dute. Neoklasiko-garaikide kutsuko konpainia da, eta Lucía Lacarra eta Matthew Golding lehen dantzariak ditu buru. Lucía Lacarra Balletaren helburuetako bat bere dantza taldeko kide gazteak profesionalki hasteko plataforma izatea da. Lucía Lacarra Balleten debuta 2023ko urrian izan zen, Bilboko Arriaga Antzokian.
"Lost Letters", lubakitik. Edozein gatazka belikotan, gudu-frontetik idatzitako eta, kezkati, etxetik erantzundako gutunak oinarrizko lotura ziren soldaduen eta haien familia eta maiteen artean. Baina zer gertatuko litzateke gutun horietako bat galduko balitz? I. Mundu Gerran artillero izan zen Frank Braceyk bere emazte Win-i idatzitako benetako gutun batean oinarrituta, "Lost Letters" ikuskizunak irudikatzen du bere senar maiteak bidalitako gutuna inoiz bere eskuetara iritsi izan ez balitz emakume horren patua nola alda zitekeen; Matthew Golding koreografoak "oroitzapenaren amapola" sinbolikoaren gainean eraiki du eszena nagusia, gerrako gatazka guztietan hildako gizon eta emakumeak oroitzeko erabiltzen den lorea. John McCrae kanadarraren «In Flanders Fields» (Flandriako eremuetan) Lehen Mundu Gerrako olerkiak inspiratuta, Moina Michael (1869-1944) irakasle iparramerikarrak «We Shall Keep the Faith» (Fedeari eutsiko diogu) izeneko poema idatzi zuen 1918ko azaroaren 9an: In Flanders fields the poppies blow/Between the crosses row on row (Flandriako zelaietan amapolak loratzen dira/Gurutzeen artean lerroz lerro). Michaelek, orduan, gerlan zerbitzatu zutenen oroigarri gisa beti amapola gorri bat eramateko konpromisoa hartu zuen. 1921ean, bere ahaleginen ondorioz, American Legion Auxiliary eta Earl Haig 's British Legion Appeal Fund (geroago Royal British Legion) gerra-beteranoen oroimenezko sinbolotzat hartu zituen. Oroitzapenaren Eguna (Remembrance Day) edo Amapolaren Eguna (Poppy Day) Commonwealtheko herrialdeetan ospatzen da azaroaren 11n, zerbitzuan hildako indar armatuetako kideak ohoratzeko.
Richter eta Rachmaninov dira "Lost Letters" en erabilitako musikaren egileak, eta aldi berean, Ekain Albitek zuzendutako eta 2022an Zumaiako flyschean, San Telmo ermitan eta komentuan filmatutako film bat proiektatzen da, Matthew Goldingen jatorrizko ideiatik abiatutako gidoi bat oinarri hartuta.
Ikuskizun hau Arriaga Antzokiarekin, Kursaal Eszenarekin, Vitoria-Gasteizko Principal Antzokiarekin eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdiarekin batera ekoiztu da, eta Madrilgo Kanaleko Antzokiak izan ditu laguntzaile. Eta Eusko Jaurlaritzaren eta Zumaiako Udalaren babesa du.
“LOST LETTERS”, LUCÍA LACARRA BALLE
Azaroak 2, 19:30. Kursaal Auditorioa. 40 €
Kontzeptua eta zuzendaritza eszenikoa: Lucía Lacarra & Matthew Golding.
Koreografoa: Matthew Golding.
Laguntzaile koreografikoa: Gianluca Battaglia.
Dantzariak:
Lucía Lacarra (zuzendari artistikoa eta dantzari printzipala)
Matthew Golding (koreografoa eta dantzari printzipala)
Lucia Castellano Luri
Itziar Ducajú Mayans
Francesco Forcina
Gabriel Martínez Rodríguez
Manuela Medeiros
Antonio Fernando Meireles Diaz
Jossehp Abdiel Peñaloza
Eva Nazareth Suárez Pérez
Musika: Sergéi Rachmaninov & Max Richter.
Filmaren zuzendaritza: Matthew Golding & Ekain Albite.
Zuzendaritza teknikoa: Celso Hernando.
Komunikazioa: SautdeBasque Comunicación.
Argazkiak: Jesús Vallinas.
Koprodukzioa: Teatro Arriaga Antzokia, Kursaal Eszena, Vitoria-Gasteizko Principal Antzokia, Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia.
Lankide: Teatros del Canal.
Eusko Jaurlaritzaren eta Zumaiako Udalaren laguntzarekin.