Gaurkotasuna / 21 urria, 2024
- Urriaren 26an, larunbata, 18:00etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan, Samfaina de Colors konpainiak "Ilargirik ez" hitzik gabeko ikuskizuna aurkeztuko du, 3 urtetik gorako haurrentzat.
Larunbatean helduko da Ganbera Aretora haur eta familientzako denboraldiko lehenengo ikuskizuna: "Ilargirik ez". 3 urtetik gorako proposamena da, Samfaina de Colorsen Mirna Vilasis abeslari, multiinstrumentista, konpositore eta pedagogoak gidatutako proiektu sortzailearen ekoizpena. Muntaiaren sinopsiak honela dio: "Ilunabarra. Neska bat ilargiaren zain kantari eta bere instrumentuak jotzen gaueko harmonia sortzeko. Musika ozentzen denean, ilargia hazi egiten da. Musika ilun bihurtzen denean, ilargia itzali egiten da. Hontz batek eta otso batek laguntzen dute ilargiaren mugimendu gozo hori. Gau iluna. Ilargirik ez". "Ilargirik ez" harmoniari eta oreka unibertsalari buruzko musikaren bidezko hausnarketa da; ilargiaren faseek alegorikoki irudikatzen dute bizitzaren zikloa; ilargirik gabeko unea polita eta beharrezkoa dela aldarrikatzen da, eta iluntasunak introspekzioa, hausnarketa eta lasaitasuna sinbolizatzen ditu. Zer zirrarak hartzen gaitu ilargirik gabeko une hauskor honetan gaudenean? Testurik ezean, musika da bidaia iradokitzaile batean gidatzen gaituzten sentimenduak eta emozioak komunikatzeko hizkuntza, muntaiaren fintasun bisualarekin batera. Gaueko edertasunean eta magian murgiltzeko aukera paregabea izango da, beraz. Ikuskizun hau Manresako Fira Mediterraneoan estreinatu zen 2022ko urrian eta ordutik guztira 22.560 pertsonek ikusi dute 110 emanaldi baino gehiagotan.
“ILARGIRIK EZ” (Musika Familian)
Urriaren 26a, 18:00etan. Kursaal Ganbera Aretoa. 3 urtetik gora. 7 € / 3 € (<12 urte)