Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 14 urria, 2024

  • Azaroaren 8an, ostirala, Kursaalek 25. urteurrena ospatuko du, Gipuzkoako gizarteari irekitako gala batean, tokiko talenturik onenaren erakustaldi batekin.
  • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.

Azaroaren 8an, ostirala (19:30ean), Kursaal Elkargunearen 25. urteurrena ospatzeko Gala egingo da Kursaaleko Auditorioan; Gipuzkoako gizartearen topaketarako hitzordua izango da, gure inguruko musika-eszenaren eta dantzaren izen adierazgarriak biltzen dituen programa baten inguruan, eta, horrela, emanaldia eraikinaren ohiko jardueraren isla leial bihurtuko da. Juan José Ocónek zuzenduko duen programa honek errepertorio klasikoaren dotorezia, pop-rockaren indar bizia, dantzaren edertasuna eta abesbatzen munduko indar zirraragarria biltzen ditu; Euskadiko Orkestrak, Donostiako Orfeoiak, Easo Abesbatzak eta Easo Gaztek, Arantza Ezenarrok, Neomakek, Errobik, Idoiak, Joserra Senperenak eta Lasala dantza konpainiak parte hartuko dute. Kursaal Eszenako programazioaren barruan dagoen galarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke (45 €eta 55 €, % 15eko deskontuarekin Eszena Kideentzat).

Galan zehar, Euskadiko Orkestrak, 25 urte hauetan Auditorioko eszenatokian gehien aritu den erakundeak (879 guztira), Easo Abesbatzarekin, Donostiako Orfeoiarekin, Arantza Ezenarro sopranoarekin eta Lasala dantza garaikideko konpainiarekin partekatuko du; Juan José Ocón zuzendariaren gidaritzapean, errepertorio klasikoko, operako eta zarzuelako pieza ezagunenetako batzuk biltzen dituen obra sorta bat interpretatuko dute, Offenbach, Bizet, Guridi, Debussy, Verdi, Vivaldi edo Barbierik idatzitakoak.

Gainera, Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk, Errobi talde historikoaren fundatzaileek, taldearen 50. urteurrena ospatzeko aukeratutako hitzorduetako bat izango da ekitaldi hau. Errobi (Adarra Saria 2024), hirurogeita hamarreko hamarkadan Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako laukote lapurtarra 1985era arte egon zen jardunean eta euskarazko rock progresiboan aitzindaria izan zen; hartara, ezinbestekoa da XX. mendearen bigarren erdiko euskal musika ulertzeko.

Ondoren, euskal musika eta instrumentu tradizionalei ikuspegi modernoa eman zieten musikarien uberari jarraitzen dioten interpreteen belaunaldi berri horri erreparatuko zaio. Horrela, Neomak taldeak bere kantuetako batzuk interpretatuko ditu. Eneritz Aulestia, Alaitz Eskudero, Leire Etxezarreta, Irati Gutiérrez, Maria Lasa, Amets Ormaetxea eta Garazi Otaegi pandero-jotzaile gipuzkoarrek osatutakoa, jatorria Sorginak taldean du;Kepa Junkerarekin batera aritu ziren izen horrekin.

Idoiak eta Joserra Senperena pianistak osatuko dute emanaldia, Easo Gaztek lagunduta. Arabako kantautore gazteak 2021ean aurkeztu zuen bere lehen albuma ("Ilun eta abar"), eta aurten bigarren albuma argitaratu du, "De amar y desandar"; Joserra Senperenaren ibilbide luzeak azken hamarkadetako erreferentziazko euskal musikarietako bat bihurtu du, 100 disko baino gehiagotan eta 2000 emanaldi baino gehiagotan parte hartu baitu, bakarka zein beste artista batzuekin batera, konpositore gisa egindako lanaz gain.

KURSAAL 25 GALA
Azaroak 8, 19:30. Kursaal Auditorioa. 55/45 €

Anima Eterna Pablo Heras-Casadoren zuzendaritzapean ariko da Kursaal Eszenan

Sarah Connolly mezzosopranoaren emanaldi bakarlaria izango dute. Mahlerren Rückert-Lieder eta Brucknerren “Wagner” 3. sinfonia interpretatuko dituzte. Kursaal Eszenako klasiko-denboraldiko sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan salgai. Urriaren 30ean, Pablo Heras-Casado granadar zuzendari ospetsuak, Madrilgo Errege […]

Kursaal Eszena: Musika klasikoko 3 sarrera erosita, sarrera 1 opari

Eszena Kide bazara, Kursaala bisitatzen jarraitzera eta musika klasikoarekiko duzun pasioaz gozatzera gonbidatzen zaitugu (eta oraindik Eszena Kide ez bazara, zeren zain zaude? doan da!). Kursaal Elkarguneak 25 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizun hau […]

Loquillok Kursaal Eszenan aurkeztuko du “30 años de Transgresiones”

Gaztelaniazko poetika garaikidearen inguruko ekoizpen musikalaren bilduma aurkezten du zuzenean. Sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, % 10eko deskontuarekin Eszena Kideentzat.  Azaroaren 2an, larunbata, Loquillo, 80ko hamarkadaz geroztik Donostian bizi den artista bartzelonarra, […]