Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 11 iraila, 2024

> Irma Vilà Òdenak komisariatutako lana 2024ko irailaren 12tik 15era izango da ikusgai Irekiak Gallery Weekend lanaren parte gisa.

> Tabakalerak eta Kursaalek laugarren urtez jarraian lan egin dute arte digitalaren proposamen berritzaile bat sortzeko.

Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Kursaal Kongresu Jauregiak indarrak batu dituzte proposamen artistiko berri bat eskaintzeko. Asteburu honetan, Rafael Moneo arkitektoak diseinatutako Kursaaleko fatxada ikonikoa mihise sortzaile bihurtuko da.

Elkarlanaren laugarren urte honetan, Lurrazala lana aurkeztuko da, arte digitala eta argazkigintza artistek eurek Kursaal inguruko kostaldean jasotako irudiekin uztartzen dituena. Sorkuntza bisual honek gure munduaren interkonexioari eta etengabeko eraldaketari buruz hausnartzera gonbidatzen du publikoa, eta Hotaru Visual Guerrilla talde donostiarrak sortu du, Irma Vilà i Òdena arte, zientzia, teknologia eta gizarteko proiektuetan ibilbide luzea egin duen komisario eta ikertzaileak lagunduta. Kursaal Kongresu Jauregiko fatxadarako propio sortutako “site-specific” obra bisuala, irailaren 12tik, osteguna, igandera, irailak 15, 20:30etatik 22:00etara izango da ikusgai.

Lurrazala terminoak esanahi desberdinak hartzen ditu testuinguruaren arabera, planetaren espazio ikusgarriari erreferentzia eginez: mendiak, haranak, ibaiak eta lakuak. Hotaru Visual Guerrilak sortutako lanak aztertzen du nola mundu naturaleko gure esperientziak sarritan zatikatuak eta osatugabeak diren, eta errealitatea hainbat lente eta bizipenen bidez berrinterpretatzea proposatzen du. Piezak paralelismo bat ezartzen du Rafael Moneoren ikuspegiarekin, zeinak Kursaaleko kuboak honela deskribatu zituen: "geografiari pleitesia ematen dioten hondartutako bi arroka erraldoi". Horrela, Lurrazalak Gipuzkoako kostaldeko irudiak txatalez osatutako mosaiko bihurtzen ditu, iraunkortzat jotzen dugunaren hauskortasuna azpimarratzen duen ikuspegi bisual berri bat eskainiz. Obraren zati bakoitzak erronka egiten dio publikoari irudiak bere buruan berreraikitzeko, edertasuna gure pertzepzioen konplexutasunean eta subjektibotasunean azaleratuz. Piezak naturaren aberastasun mugagabea eta harekin dugun harremana aztertzera gonbidatzen ditu ikusleak, esperientzia bisuala zein introspektiboa eskainiz.

Lurrazala Tabakalerak ekoiztutako eta Irekiak Gallery Weekend-en testuinguruan Kursaaleko fatxadan proiektatuko den seigarren obra da. Aurreko elkarlanetan Jaime de los Ríosen Crimson Waves, Karlos G. Liberalen Denbora Latente, Alba G. Corral, Entremaliat eta Estel lanak eta Playmodes kolektiboaren Gradients ikusizko sorkuntzak daude.

Hotaru Visual Guerrilla Donostian kokaturiko diseinu eta arte digitalean espezializatua den sormen estudio independente bat da, Ander Ugartemendiak eta Jone Vizcainok zuzenduta. Beraien lana estetika futurista eta ikuspegi esperimentalagatik nabarmentzen diren ikus-entzunezko esperientziak garatzean oinarritzen da. Estudioak zientzia, natura eta teknologiaren arteko konbergentzia ikertzen du, ikusleari errealitate alternatiboak irudikatzeko aukera ematen dioten elementu organiko eta digitalen arteko harmonia bilatuz. Euren proiektuak hainbat alditan sarituak izan dira eta nazioartean erakutsi dira Australia, Txina, Arabiar Emirerri Batuak, Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Norvegia, Erresuma Batua eta Txekiar Errepublika, besteak beste.

Irma Vilà i Òdena bitarteko berrien artean espezializatutako komisario, ikertzaile eta kultur ekoizlea da. Zientzia eta ingeniaritzan oinarrituta eta praxi sortzailearekin lotura sakona izanik, Irmak artea, zientzia eta kultura barne hartzen dituzten nazioarteko proiektuetan parte hartu du. Irakaslea da Universitat Oberta de Catalunyan (UOC) eta Mosaic aldizkariko zuzendaritzako kidea. CCCB, ArtFutura jaialdia eta Arts Santa Mònica erakundeekin lan egin du, eta ISEA2022 Bartzelonako arte-batzordeko zuzendariorde eta kide izan da, besteak beste. Iaz Playmodes kolektiboaren Gradients lana komisariatu zuen Kursaaleko fatxadarako.

New Yorkeko Martha Graham Dance Company-ren estreinaldia Donostian, “La Traviata” kontzertu dramatizatu bertsioan eta frantziar orkestra ospetsuak Kursaal Eszenaren denboraldi berrian

Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cruz maiatzaren 28an ariko da, eta Fito Páez uztailaren 3an. Haur eta familientzako eskaintzaren baitan, “Musika tantak” eta “Emozioetan zehar […]

Izarok bi kontzertu berezitan estreinatuko du Kursaal Eszenan “Izaro gabonetan” Gabonetako diskoa

Abenduaren 22an eta 23an, Gabonetako kantutegian eta iruditerian murgiltzen diren 8 kantu propioz osatutako lan berri hau estreinatuko du zuzenean. Kontzertu hauetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, Eszena Kidesentzat % 10eko deskontuarekin. […]

Salgai Kursaal Eszenako denboraldi berria irekiko duen “La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsiorako sarrerak

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nina Minasyan sopranoa buru duen bakarlari taldea eta AGAO Abesbatza Lirikoa. 2025eko otsailaren 4an izango da kontzertua 2025eko otsailaren 4an, […]