Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 16 abuztua, 2024

Kursaal Kongresu Jauregiaren eta Auditorioaren 25. urteurrena da ONCEren abuztuaren 21eko kupoiaren protagonista, eta bost milioi eta erdi kupoitan islatuko da. Usue Vallejok, ONCEk Euskadin duen ordezkariak eta Iker Goikoetxeak, Kursaaleko zuzendari nagusiak, kupoi hau aurkeztu dute, urteurren honek urte osoan zehar ospatuko dituen ekitaldiekin bat egiteko.

Kursaal Kongresu Jauregia 1999ko abuztuaren 23an inauguratu zen ofizialki. Rafael Moneo arkitektoaren obra, 1922tik 1970eko hamarkadan eraitsi zuten arte Kursaal Handia okupatu zuen orubean kokatzen da, Urumea ibaiaren bokalean.

"Kursaalek ateak zabalik hartu gaitu beti – nabarmendu du Usue Valledek-. ONCE Euskadi beti egon da babestuta parte hartu dugun kongresu eta ekitaldietan, bai eta urtero kuboen inguruan antolatzen dugun Kaskabilo Lasterketa tradizionalean ere, eta dagoeneko ikur bat da donostiarrek Kursaaleko kuboak inguratuz antifaz-a jartzea eta korrika itsu-itsuan egitea ".

Bestalde, Iker Goikoetxeak azpimarratu duenez, "ilusio handia egiten digu ONCEren kupoiaren protagonista izateak eta gure urteurrena milaka pertsonarengana iristeak. Harro gaude ekimen honetan parte hartzeaz eta hain lan sozial garrantzitsua egiten duen erakunde batek aintzat hartzeaz. ONCE, bere dedikazio eta konpromisoarekin, elkartasunaren funtsezko zutabea da, hainbat eta hainbat pertsonari babesa eta aukerak eskainiz. "

Nabarmentzekoa da ONCEk bigarren aldiz eskaini diola kupoi bat Kursaalari, 2005eko abenduaren 9ko kupoitzarraren protagonista ere izan baitzen.

Oraingo honetan, zozketa eguneroko kupoi bati dagokio, eta 500.000 euroko saria jarri du jokoan zenbakiari gehi serieari, eta 35.000 euroko 49 sari saritutako zenbakiaren bost zifrei. Gainera, 250 euroko 450 sari lehen lau zifrentzat eta 450 azken laurentzat; 25 euroko 9.000 sari azken hiru edo lehen hirurentzat; eta gauza bera lehen eta azken bientzat (6 euro) eta saritutako zenbakiaren lehen edo azken zifrari 2 euro itzultzea.

ONCEren kupoiak erakundeko 20.000 saltzailek baino gehiagok merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunetik eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.

Kursaalek 25. urteurrena ospatzen du ONCEren kupoiko irudia izanez

Kursaal Kongresu Jauregiaren eta Auditorioaren 25. urteurrena da ONCEren abuztuaren 21eko kupoiaren protagonista, eta bost milioi eta erdi kupoitan islatuko da. Usue Vallejok, ONCEk Euskadin duen ordezkariak eta Iker Goikoetxeak, Kursaaleko zuzendari nagusiak, kupoi hau […]

Kursaal celebra su 25 aniversario con un variado programa de actividades

El emblemático Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián conmemora su 25 aniversario con una serie de eventos especiales, destacando una gala y conciertos gratuitos, así como visitas guiadas al icónico edificio diseñado por Rafael […]

Kursaal celebra 25 años impulsando el desarrollo económico y la transformación social

El Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián celebra este año su 25 aniversario, destacando su significativo impacto en la economía y la vida cultural de Gipuzkoa. Desde su apertura en 1999, Kursaal ha acogido […]