Programa orokorrerako proposamenak aurkeztuko dira kategoria hauetan: sinposioak, adituarekin topaketak, ikerketa-proiektu aitzindariak, ikastaroak, tailerrak, posterrak eta ahozko komunikazioak. Batzorde Zientifiko independente batek baloratuko ditu. Batzorde hori edizio bakoitzean berrituko da, eta programa zientifiko bat egiteko lan egingo da. Programa horretan, eguneroko klinikako arazoak nahiz nahasmendu psikiatrikoen espektro zabaleko azken aurrerapen diagnostiko eta terapeutikoak landuko dira.
Kongresuaren hiru egunetan, ospe handiko adituek ere parte hartuko dute, bai naziokoak bai nazioartekoak, osoko bilkuretan.
Informazio gehiago: https://congresonacionaldepsiquiatria.es/
Eragilea
Osakidetza