Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.
Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea
Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.
Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.
Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.
Eraikuntzaren 5.000 m2 baino gehiago, erakusketak antolatu eta stand-ak edo azokak egiteko prestatuta daude. Entitate propioa duen espazioa da eta erakusketa handiak zein produktu aurkezpenak egiteko egokituta dago.
Horretaz gain, Kursaalek, 5.000 m2 baino gehiago dituzten eta itsasora begira dauden bi terraza ditu: Urumea eta Zurriola. Hauek toki aproposak dira produktuak aurkeztu edo kanpoan kontzertuak egiteko.
> Erakusketarako 5.000m2
> Foyerreko beheko solairuan: 1.300m2
> Foyerreko lehen solairuan: 1.200 m2
> Bilera gela balioanitzak + bere ataria: 960m2
> Bankete aretoan: 1.100m2
> 5.000 m2 baino gehiagoko bi terraza, itsasora begira