Izan diren ekitaldien zerrenda / 17 iraila, 2023
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, sorkuntzari laguntzeko zentro gisa, eta Kursaal Kongresu Jauregiak, berrikuntza eta zabalkunde kulturalaren aldeko apustuan, beste behin ere indarrak batu dituzte proposamen artistiko berri bat garatzeko. Horrela, Rafael Moneo arkitektoaren fatxada ikonikoa sormenezko mihise bihurtu zen.
Kursaalek eta Tabakalerak berriz ere lagundu dute Irekiak Gallery Weekend programaren barruan dagoen arte digitaleko proposamen berri batean. Lankidetzako hirugarren urte honetan Gradients lana aurkezten da, Playmodes kolektiboak sortutako kode, algoritmo eta prozesu sortzaileen bidez sortua, eta Irma Vilà i Òdena sendagile eta ikertzaileak komisariatua, arte, zientzia, teknologia eta gizarte proiektuetan ibilbide luzea duena.
Kursaal Kongresu Jauregiaren fatxadarako propio sortutako site-specific ikus-entzunezko lana da, eta irailaren 14tik (osteguna) 17ra (igandea) ikusi ahal izan zen, 20: 30etik 22: 00etara. Medialab Tabakaleran garatutako eta Kursaaleko fatxadan proiektatutako bosgarren instalazioa da.