Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 3ra V. SAGARDO FORUMA egingo da, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari eskainitako topaketa.
Nazioarteko IV. Sagardo Lehiaketa egingo da abenduaren 1ean (ostirala) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Lehiaketa horretan, mundu osoko aditu dastatzaileek (sommelierrak, enologoak, chefak, etab.) bederatzi kategoriatan sailkatutako sagardo motak dastatuko dituzte.
Azkenik, Sagardo Forumaren barruan, Nazioarteko III. Sagardo Azoka egingo da abenduaren 2an (larunbata) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Bertan, bertako, estatuko eta nazioarteko sagardo mota guztiak dastatu ahal izango dira.
Sagardo Foruma nazioarteko sagardoaren topagunea izango da aurten ere.
Informazio gehiago eta sarreren erosketa: Sagardo Forum – Sagardoaren Lurraldea