Enbaxadore 2014
Enbaxadore programak 6 enbaxadore berri izendatu ditu Kursaalen ospatutako ekitaldi batean. Gipuzkoara kongresuak erakartzeko egindako lanarengatik Josu Franco Iriarte, Mamen Moneo Ormazabal, Juan José Calvo Aguirre, Pilar Marco Garde, María Dolores OlaizolaAndonegui eta Amaia Goena enbaxadore izendatuak izan dira. Kursaal eta Donostia Turismoa & Convention Bureauk, programaren sustatzaileak, sei bereizgarri berri eman dituzte Donostia eta Gipuzkoa ekitaldi estatal eta internazionalen egoitza bihurtzea lortu duten pertsonei eskerrak emateko.
Sei pertsona hauek, dagoeneko enbaxadoreen ohorezko klubaren parte diren beste 29ri gehituko dira. Hautagaitza aurkeztu eta kongresu baten antolakuntza beraien gain hartzen dutenean egindako ahalegina azpimarratu nahi dute Kursaalek eta Convention Bureauk. Izan ere, haiek egindako lanak onura ugari ekartzen dizkio gure gizarteari, bai ekonomian, baita ezagutza sortu eta hedatzeko zereginean ere.
Gainera, programa honek, Donostia biltzarretarako hiria den aldetik, estatu mailan eta nazioartean ezagunagoa izatea du helburu, etorkizunari begira hiriak gero eta ekitaldi gehiago har ditzan. Enbaxadore programak aparteko elkarte batean biltzen ditu Donostiako hirira kongresuak erakartzearen alde egindako lanagatik nabarmentzen diren hainbat profesional.
Gaur zerrendara batu diren sei enbaxadoreak honako hauek dira:
Josu Franco Iriarte, Clínica Virgen del Pilar-koa, Congreso de la Asociación Española para el estudio de la Biología de la Reproducción (ASEBIR) biltzarraren erakarpenan egindako lanarengatik
Juan José Calvo Aguirre, Asociación Vasca de Geriatría y Gerontología – Zahartzaroakoa, Congreso Nacional de la Sociedad Española de Geriatría y Gerontología (SEGG) biltzarraren erakarpenan egindako lanarengatik..
Mamen Moneo Ormazabal, Sindicato de Técnicos de Enfermería (SAE)-koa, Congreso Nacional de Técnicos en Cuidados de Enfermería / Auxiliares de Enfermería – TCE / AE biltzarraren erakarpenan egindako lanarengatik
Pilar Marco Garde, Donostiako Unibertsitate Ospitalekoa, Congreso de la Sociedad Española de Medicina Intensiva, Crítica y Unidades Coronarias (SEMICYUC) biltzarraren erakarpenan egindako lanarengatik.
María Dolores Olaizola, Clínica Ortodoncia María Dolores Olaizola-koa, eta Amaia Goena, Clínica Ortodoncia Amaia Goena-koa, Congrès Européen des Orthodontistes (CEO) biltzarraren erakarpenan egindako lanarengatik.