PREZIOAK
10€<38€
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.
S. Rachmaninoff: Concierto para piano nº2
R. Strauss: Aus Italien
Riccardo Frizza, zuzendaria
Federico Colli, pianoa
Rakhmaninovek bere indarra berresten du musika klasikoko gainditze-istorio handienetako batean.
Aurreko kontzertuak ezohiko Rakhmaninov bat entzuteko aukera emango digu; seigarren abonu-programak, ordea, errusiarraren sorkuntza paradigmatikoa dakarkigu: Pianorako bigarren kontzertua, piano-errepertorioko obrarik ezagunenetako –eta zailenetako– bat. Italiar artisten tandem bikain batek interpretatuko du: Lehenik, Federico Colli, Salzburgoko eta Leedseko lehiaketetako irabazlea, bere belaunaldiko pianistarik irudimentsuenetako gisa goraipatua; bigarrenik, Riccardo Frizza, opera italiarreko espezialista ospetsua, errepertorio sinfonikoarekin duen trebetasuna hemen erakutsiko duena. Programaren zati bat, halaber, Italiari eskainiko zaio: Richard Straussen Aus Italien poema sinfonikoak Erromako hondarretan, Sorrentoko hondartzetan eta Napoliko kaleetan barrena bidaiatzera eramango gaitu, Funiculì, Funiculà eta beste doinu ospetsu batzuen medioz.
Eragilea
Euskadiko Orkestra