Adimen edo garapen desgaitasuna duten pertsonen eta Gipuzkoako alderdi politikoetako ordezkarien arteko topaketa.
Maiatzaren 28ko hauteskunde-hitzorduaren esparruan, FEVAS Plena Inclusión Euskadik (adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonen eskubideen alde lan egiten duten Euskadiko elkarteak biltzen dituen erakundea), Gipuzkoako erakunde elkartuekin batera (Atzegi, Aspace Gipuzkoa, Donostiako Goyeneche Fundazioa, Gautena, Gertuan Fundazioa eta Uliazpi), “Nire botoak balio du-Mi voto cuenta” topaketa egingo du. Ekitaldi horretan, desgaitasunen bat duten Gipuzkoako pertsonek hartuko dute hitza, Eider Mendoza (EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaia); Esti Elduaien (EH Bilduko Deba-Urolako zerrendaburua); José Ignacio Asensio (PSE-EEren Gipuzkoako hautagaia); Miren Echeveste (Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako hautagaia) eta Mikel Lezamaren (PPren Gipuzkoako hautagaia) aurrean.
Desgaitasunen bat duten pertsonei ikusgaitasuna emateaz gain, elkarte-mugimenduak kolektibo horren auto-ordezkaritzan aurrera egin eta haien inklusioan eta erabateko herritartasunean aurrerapausoak eman nahi ditu.
Eragilea
Fevas