Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 3 otsaila, 2023

  • Europako musika-erakunde zaharrenetako bat eta Mozarten obraren gordailuzain onena Trevor Pinnock zuzendari beteranoaren zuzendaritzapean iritsiko da Donostiara.
  • Viviane Hagnerrek Mendelssohnen Biolinerako kontzertua mi minorren interpretatuko du.
  • Sarrerak salgai www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.

Datorren asteazkenean, otsailaren 8an, Mozarteum Salzburg Orkestra, Trevor Pinnock britainiarraren zuzendaritzapean, Kursaal Auditorioan ariko da Viviane Hagner biolinista alemaniarrarekin batera. Elkarrekin irekiko dute Kursaal Eszenako musika klasikoaren denboraldi berria, otsailetik ekainera luzatuko dena. Interpretatuko ditizten obrak dira Beethovenen Coriolano obertura op. 62, Mendelssohnen Biolinerako kontzertua mi minorren eta Mozarten 39. Sinfonia KV54.

Mozarteum Salzburg Orkestra Mozarten alargun Constanzeren eta bien seme Franz Xaver eta Karl Thomasen laguntzarekin sortu zen. Bere jatorria 1841ean sortutako Dommusikverein und Mozarteum (katedralaren musika elkartea eta Mozarteum) delakoan dago. Gaur egun 90 musikarik osatzen dute eta Austriako orkestra sinfoniko nagusietako bat da. Vienako errepertorio klasikoaren interpretazioek, batez ere Mozarten lanek, mundu mailako ospea eman diote, eta duela 90 urte baino gehiagotik paper garrantzitsua betetzen du Salzburgoko Jaialdian, eta aktibo baliotsua da hiriko paisaia kulturalean. Donostiako kontzertuaren ondoren, datozen egunetan orkestrak Madrilen, Sevillan, Oviedon eta Valladoliden ere emango ditu kontzertuak, Maria Joa Pires pianistak edo Viviane Hagner-ek lagunduta.

Trevor Pinnock (Canterbury, 1946) klabezinista eta orkestra zuzendari aitzindaria da mundu osoan antzinako musikaren interpretazioaren berpizkunde modernoan. 1972an English Concert sortu zuen. Garaiko instrumentuekin egindako interpretazio berritzaileengatik, Deutsche Grammophonekin kontratu zabala eta mundu osoko birak egin zituen. English Concert taldeko zuzendari artistikoa izan zen 2003. urtera arte, eta orduz geroztik bere lana honela banatu du: zuzendaritza, ganbera-musikako eta bakarlaritzako konpromisoak eta Royal Academy of Music-eko hezkuntza-proiektuak, horren Ganbera Orkestrako zuzendari gonbidatu nagusi izanik. Mozarteumorchester Salzburg-ekin lan egiten du maiz eta Pisako Anima Mundi Jaialdiko zuzendari artistikoa zein Kioi Hall Ganbera Orkestrako zuzendari nagusia da.

Viviane Hagnerrek (Munich, 1977) hamahiru urterekin egin zuen debuta Israelgo eta Berlingo Filarmonikoen kontzertu bateratuan, Zubin Mehtak zuzenduta, eta, harrezkero, munduko orkestra nagusiekin aritu da, hala nola Berlingo Filarmonikoarekin, Bostongo Sinfonikoarekin, Clevelandeko Orkestrarekin, Chicagoko Orkestra Sinfonikoarekin, New Yorkeko Filarmonikoarekin, Leipzigeko Gewandhausekin, Municheko Filarmonikoarekin eta Londresko Philharmoniarekin, Claudio Abbado, Vladimir Ashkenazy, Daniel Barenboim, Ricardo Chailly, Charles Dutoit, Christoph Eschenbach, Lorin Maazel, Kent Nagano eta Philharmonia zuzendariekin lankidetzan. Errepertorioari bere zorroztasuna eta birtuosismoa ekartzeaz gain, Hagner musika garaikidearen defendatzaile sutsua da, eta irakaskuntza-jarduera bizia ere garatzen du.

Musika Klasikoko Abonua. Kursaal Eszenak Musika Klasikoko Abonu bat du publikoaren eskura, otsailetik ekainera bitartean Kursaal Eszenako musika klasikoaren denboraldiko 5 hitzorduz gozatzeko (Mozarteum Salzburgo Orkestra, Parisko Ganbera Orkestra, Jakub Józef Orlinski & Ensemble Il Pomo d 'Oro, Javier Perianes, Eliseoko Zelaietako Orkestra) sarrera solteekiko % 20 deskontuaz, beste zenbait abantailekin batera. Abonua hemen eta Kursaaleko leihatiletan eros daiteke otsailaren 8ra arte.

MOZARTEUM SALZBURG ORKESTRA + Viviane Hagner
Otsailaren 8 asteazkena, 19:30. Kursaal Auditorioa. 60 / 48 / 38 / 31 / 11 €

Kursaal celebra su 25 aniversario con un variado programa de actividades

El emblemático Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián conmemora su 25 aniversario con una serie de eventos especiales, destacando una gala y conciertos gratuitos, así como visitas guiadas al icónico edificio diseñado por Rafael […]

Kursaal celebra 25 años impulsando el desarrollo económico y la transformación social

El Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián celebra este año su 25 aniversario, destacando su significativo impacto en la economía y la vida cultural de Gipuzkoa. Desde su apertura en 1999, Kursaal ha acogido […]

Kursaalek 25 urte ospatu ditu garapen ekonomikoa eta eraldaketa soziala bultzatuz

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiak 25. urteurrena ospatuko du aurten, Gipuzkoako ekonomian eta kultur bizitzan izan duen eragin esanguratsua azpimarratuz. 1999an ireki zenetik, Kursaalek 6.700 ekitaldi baino gehiago hartu ditu, eta hamar milioi pertsona baino gehiago […]