Nagusilanen Kontzertu Solidarioa – Beethovenen 9. Sinfonia
Nagusilanek, adineko boluntarioen elkarteak, “Omenaldia eta errekonozimendua langile soziosanitarioei kontzertu solidarioa” antolatu du, pandemiaren unerik txarrenetan lehen lerroan egon ziren profesionalen alde. Ekitaldi kultural eta solidario honek, pertsona boluntario askok adinekoei eskaini dieten zaintza eta arreta balioan jartzen du.
Nagusilanek kulturaren ateak ireki nahi ditu, orkestraren eta koralisten profesionaltasuna eta maila handia Gipuzkoako gizarte osoari eskainiz.
0 lerroa jarriko da lagundu nahi duten guztientzat.
Parte hartze eta belaunaldien arteko jarduera honetan, Musikeneko egungo ikasle eta ikasle ohiek osatutako orkestra eta Kantakidetza Abesbatza, Hernaniko Kantuz Abesbestza, Orioko Salatxo eta Astigarragako Aiztondo abesbatzek parte hartuko dute. Guztira 170 koralista izango dira.
. Zuzendaria: Eros Quesada Ventura
. Abesbatza zuzendaria: Igor Arroyo
Bakarlariak:
. Sopranoa: María Martín Campos
. Mezzoa: Lucía Gómez Aizpurua
. Tenorea: Josu Cabrero Antolín
. Baritonoa: Juan Laboreria Zubillaga
Dohaintza bat ere egin dezakezu kontu korronte zenbaki honetan: ES66 2095 5005 97 1062608616
Eragilea
Nagusilan