Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Quattrocento Voce

Quattrocento Voce

Kursaal Auditorioa

maiatza 2023
ostirala 26, 20:00

facebook  facebook

ATZERATUTA

Jakinarazten dizuegu, agenda-arrazoiengatik, Symphony Productions enpresak maiatzaren 26rako, programatutako Quattrocento Voceren ikuskizuna atzeratu egin dela. Data berria 2024ko martxoaren 3an, 19:00tan, izango da.

Orain arte erositako sarrerek hitzordu berrirako balioko dute.

Ezin bazara etorri, sarrerak itzultzeko eska dezakezu, eta zenbateko osoa itzuliko zaizu.

Sarrerak webgunearen bidez erosi badituzu, erosteko erabilitako banku-txartelaren bidez itzuliko dizugu zenbatekoa. Horretarako, mesedez, bidali mezu bat agenda@kursaal.eus helbidera, erosketarako erabilitako helbide elektronikoa eta eskaera-zenbakia zure mezuan adieraziz.

Sarrerak txarteldegian erosi badituzu, mesedez, joan zaitez Kursaaleko leihatilara zure sarrerekin itzulketaren zenbatekoa jaso ahal izateko.

Itzulketa eskatzeko epea: 2023ko maiatzaren 26 arte.

Asko sentitzen ditugu sortutako eragozpenak.

—-

Quattrocento Voce Vicent Romero, Héctor García, Josema Bustamante eta Alberto Ballestak osatzen dute. Lau abeslari liriko hauek, ganbara musika eta pop-a uztartzen dituzte.

Tenore-laukote honek ibilbide luzea egin du arlo horretan, eta bat egitea erabaki dute, publikoari kantu liko-aberatsa hurbiltzeko, nazioko eta nazioarteko pop musikaren arrakasta handien bitartez.
Nahiz eta “Il Divo españoles” ezizena jaso duten, Quattrocento Voce esentzia propioarekin eta zentzu guztiak pizteko proiektu musikalarekin dator.

Eragilea
Symphony Productions



Partekatzea
facebook  facebook