Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 23 abendua, 2022

Kursaalek berriz ere Tabakalera izan du kide, zehazki, Medialab sorkuntza eta kultura digitalerako gunea, arte digitalerako proposamen berri bat garatzeko.

Alba G. Corral da Estel programazio algoritmoak eta denbora errealean sortutako pintura digitala oinarri dituen artelanaren egilea.

Kursaal Kongresu Jauregia eta Tabakalera elkarlanean aritu dira bigarren urtez, Jauregiaren fatxada ikonikoaren gabonetako argiztapena sorkuntza digitaleko obra bat izan dadin. Bi erakundeek, berrikuntza eta zabalkunde kulturalaren aldeko apustua berretsiz, laugarren aldiz indarrak batu dituzte proposamen artistiko berri bat garatzeko, eta horrela, fatxada mihise digital bihurtuko da berriro gabonetan.

Fatxada hilaren 22an piztuko da, 18:00etan, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, egunero 18:00etatik 22:00etara.

Alba G. Corralen bigarren pieza da egunotan Kursaalean proiektatuko dena; 2022ko irailean, Entremaliat instalazioa aurkeztu zuen bertan. Eraikinarekin elkarrizketa bat sortu zuen arte generatiboko pieza izan zen hura, argia paisaiaren beste elementu bat bezala erabiltzen zuena. Oraingoan, Katalunian (La Ràpita) bizi den artistak Estel (katalanez) izeneko pieza garatu du. Hitz hori astroekin lotzen da eta zeruan ikusten den edozein gorputz zerutiar eta distiratsuri erreferentzia egiten dio. Instalazioa programazio-algoritmoekin eta pintura digitalaren teknika denbora errealean erabiliz sortu da, eta zeruan irudizko astroen fintasuna, pintzel digitalen magia eta izar-partikulen lehergarritasuna kontatzen ditu. Aurreko obraren kasuan bezala, orain aurkezten den 7 minutu eta 42 segundoko lana, Medialab Tabakaleran garatu da.

Alba G. Corral (Madril, 1977), La Rápitan (Katalunia) bizi den, artista bisuala, kode garatzailea eta irakaslea da. Informatika ingeniaritzako ikasketak ditu eta azken hamarkadan softwarea erabiltzen du bere sorkuntza artistikoetarako. Bere praktika zuzeneko emanaldien, bideoaren, baliabide digitalen eta narrazio abstraktuak aztertzeko baliatzen dituen instalazioen bidez hedatzen da. Zuzeneko ikus-entzunezko emanaldiengatik egin da ezaguna bere izena, musikariekin lankidetzan, denbora errealeko kodifikazioa eta elaborazioa integratuz. Irakasle-lanean diseinatzaileei eta artistei zuzendutako ikusizko programazioa irakasten du hainbat gunetan solasaldietan, tailerretan eta software irekiko tresnekin kode sortzailea lantzen duten lantegietan.

 

 

Kursaal celebra su 25 aniversario con un variado programa de actividades

El emblemático Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián conmemora su 25 aniversario con una serie de eventos especiales, destacando una gala y conciertos gratuitos, así como visitas guiadas al icónico edificio diseñado por Rafael […]

Kursaal celebra 25 años impulsando el desarrollo económico y la transformación social

El Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián celebra este año su 25 aniversario, destacando su significativo impacto en la economía y la vida cultural de Gipuzkoa. Desde su apertura en 1999, Kursaal ha acogido […]

Kursaalek 25 urte ospatu ditu garapen ekonomikoa eta eraldaketa soziala bultzatuz

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiak 25. urteurrena ospatuko du aurten, Gipuzkoako ekonomian eta kultur bizitzan izan duen eragin esanguratsua azpimarratuz. 1999an ireki zenetik, Kursaalek 6.700 ekitaldi baino gehiago hartu ditu, eta hamar milioi pertsona baino gehiago […]