BERTAN BEHERA
Antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Grey Coda SL enpresak programatutako The Magicians Festival ikuskizuna bertan behera geratu da.
Sarreren itzulketa erositako modu berdinean egingo da. Erosketa webgunearen bidez egin bada, zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ez da itzulketa-eskaerarik bidali behar. Erosketa leihatilan egin bada, txarteldegira hurbildu beharko da erositako sarrerekin, itzulketa egin ahal izateko.
—
Zer du Magiak egoera ezinezkoetara garamatzala fisikaren legeek gidatutako mundu batean? Zein dimentsio ezezagunetan geldituko dira gure begi harrituen aurrean agertzen eta desagertzen diren pertsonak eta objektuak? Nor dira misterioaren zaindari bitxi horiek, inoiz imajinatu gabeko lekuetara garamatzatenak?
The Magicians Festival jaialdiak ikuskizun paregabe eta errepikaezin batean ditu erantzun guztiak, mundu mailako ilusionista ospetsuenen eskutik. Topasek, Alemaniatik, umorez bustitako errepertorio liluragarria eskaintzen digu. Fédération Internationale des Sociétés Magiques (FISM) delakoaren manipulazio espezialitateko txapelduna.
Ekaterina, munduko quick-change onentzat jotzen dena, Kanadatik etorriko da, kartekin duen trebetasunarekin aho zabalik uzteko. Javier Botíak ezarritako guztia zalantzan jarriko du. Mentalismoko munduko txapelduna, mundu osoko eszenatokietatik harriduraz bete du Fool Us edo Got Talent bezalako telebista saio arrakastatsuetan. Jérôme Muratek Frantziatik bisitatzen gaitu. Mandrake d ‘Or ospetsuaren irabazlea da, eta fintasunez eta emozioz beteriko ikuskizun batekin gozatuko gaitu. Jaana Felicitas alemaniarrak show zoragarri bat eskaintzen digu, non, dantza-mugimendu eta efektu miragarrien konbinazioaren bidez, mundu osoan bakarra den pas de deux garatzen du.
Ba al dago gurekin zain daukazuna baino leku eta une magikoagorik? Beharbada, eta une hori gure hurrengo ikuskizunean izango da.
The Magicians Festival.