Gaurkotasuna / 7 otsaila, 2022
• IXO Taldeak kudeatzen duen ni neu jatetxea, gaur itxi ditu ateak, 12 urtez kultura gastronomikoa donostiar eta bisitariekin partekatu ondoren.
• Aurten zabalduko den jatetxe berriak sua izango du elementu nagusitzat, eta Donostiako eskaintza gastronomikoa osatzera dator.
Hamar urte baino gehiago Kursaaleko ni neu jatetxea kudeatzen eman ondoren, Andoni Luis Aduriz eta Bixente Arrieta buru dituen IXO jatetxe-taldeak jatetxe berri bat zabalduko du aurten egun jatetxea dagoen leku berean. Jatetxe berri hau taldeko beste 5 jatetxeei gehituko zaie: Bodegón Alejandro (Donostia), Topa Sukalderia (Donostia), Mugaritz (Errenteria), Bistro Guggenheim Bilbao (Bilbo) eta Nerua Guggenheim Bilbao (Bilbo).
Proiektu berri honetan Andoni Luis Aduriz eta IXOko diziplina anitzeko talde bat ari da lanean. Sua izango da proposamen berri honen ardatz nagusia. Andoni Luis Adurizen hitzetan: “Beti sentitu izan naiz liluratuta suak munduko hainbat kulturarekin izan duen loturarekin, eta gure arbasoetatik gaur egun arte berarekin izan dugun erlazio gastronomikoarekin”.
Obrak aurtengo otsailean hasiko dira eta zenbait hilabetez luzatuko dira. Leku berriak egun dituen bi terrazak mantenduko ditu: kalean bertan itsasadarrari begira duena, eta 1. solairuan María Cristina Hotelera eta Victoria Eugenia Antzokira begira duena.