Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 17 azaroa, 2021

  • Kursaal Eszenaren eskutik, Jarousskyk VIII. mendeko kantuaren bi munstro, eta betiereko aurkari horiek berreskuratuko ditu, Julien Chauvinek zuzentzen duen Le Concert de la Loge taldeak lagunduta.

Azaroaren 22 astelehenean, Philippe Jaroussky kontratenorra, egungo ahotsik ikonikoetakotzat jotakoa,  Kursaal Eszenaren programaziora itzuliko da, 2017an lortutako arrakastaren ostean. Kursaal Auditorioan (19:30ean) izango den kontzertu horrek itxiko du frantziar kontratenorrak, Farinelli vs Carestini izenburupean, XVIII. mendeko kantuaren bi izar horiei eskainitako kontzertu-bira.

Philippe Jaroussky nazioarte mailako kontratenor nagusienetako bat da. Bere teknikak ñabardura ausartenak eta piroteknia ikusgarrienak egitea ahalbidetzen dio, beti publikoaren emozioa piztu asmoz, eta errepertorio oso zabala lantzen du: Barrokotik hasi (XVII.eko dotorezia, Monteverdi, Sances edo Rossi konpositoreak barne direla, eta  Haendel edo Vivaldiren birtuosismoa) eta musika garaikidera arte. Musika ikerketan murgilduta, besteak beste, Caldara, Porpora, Steffani, Telemann edo Johann Christian Bachen obra berreskuratu ditu. Barrokoko musika lantzen duten talde esanguratsuenekin aritu ohi da: Les Arts florissants, Ensemble Matheus, Les Musiciens du Louvre, Le Concert d'Astrée, Le Cercle de l'Harmonie, Europa Galante eta abar, Christina Pluhar, William Christie, Jean-Christophe Spinosi, Marc Minkowski, René Jacobs edo Fabio Biondi zuzendariekin. Berariaz beretzako idatzitako musika estreinatu du (esaterako, 2014ko Salzburgeko Jaialdian Marc-André Dalbavieren Sonnets de Louise Labékantatu zuen). Azken urteotan, Cecilia Bartoli edo Nathalie Stutzmann kantariekin abestu du eta Ensemble Artaserse, berak sortutako orkestra barrokoaren zuzendari dihardu, musika klasikoa eskuragai egitea helburu duen bere musika eskola gidatzeaz gain, Parisen.

Oraingoan Donostiara dakarren egitarauaren bidez, Jarousskyren asmoa da Farinelli eta Carestini castratien artea bereskuratzea; garaikide eta aurkariak,  XVIII. mendeko kantuaren bi munstro erraldoi bilakatu ziren birak. Horretarako, Haendelen eta baita Nicola Porporaren maisulanak oinarri hartu ditu eta horiek interpretatzeko lagun izango du antzinako instrumentuekin interpretazioan espezializatutako Le Concert de la Loge taldea. 2015ean Julien Chauvin biolinistak sortutako orkestra horrek helburu du XVII. mendeko frantziar musikan ezinbesteko izan zen Le Concert de la Loge Olympique orkestraren esentzia berreskuratzea.

Kontzertu horretarako sarrerak eros daitezke Kursaaleko leihatilan  eta webgune honetan (hori da sarreren online salmentarako bide baimendu bakarra). Kursaal Eskura ekimenaren baitan, Zarautz, Zumaia eta Orioko udalekin elkarlanean, doako autobus zerbitzua izango da udalerri horietatik Philippe Jarousskyren kontzertura bertaratu eta emanaldiaren ondoren horietara bueltatzeko.

Kontzertu horren ostean, Kursaal Eszenaren musika klasikoko programazioaren hurrengo hitzordua abenduaren 2an izango da: Alfonso Sebastián buru duen Sevillako Orkestra Barrokoak Bachen Brandenbourgeko Kontzertuak hizpide izango dituen kontzertua emango du, kontzertu horien 300. urteurrena betetzen den honetan.


PHILIPPE JAROUSSKY.
FARINELLI VS CARESTINI
Azaroaren 22 astelehena, 19:30ean. Kursaal Auditorioa
55 / 44 / 35 / 28 / 11 €

New Yorkeko Martha Graham Dance Company-ren estreinaldia Donostian, “La Traviata” kontzertu dramatizatu bertsioan eta frantziar orkestra ospetsuak Kursaal Eszenaren denboraldi berrian

Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cruz maiatzaren 28an ariko da, eta Fito Páez uztailaren 3an. Haur eta familientzako eskaintzaren baitan, “Musika tantak” eta “Emozioetan zehar […]

Izarok bi kontzertu berezitan estreinatuko du Kursaal Eszenan “Izaro gabonetan” Gabonetako diskoa

Abenduaren 22an eta 23an, Gabonetako kantutegian eta iruditerian murgiltzen diren 8 kantu propioz osatutako lan berri hau estreinatuko du zuzenean. Kontzertu hauetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, Eszena Kidesentzat % 10eko deskontuarekin. […]

Salgai Kursaal Eszenako denboraldi berria irekiko duen “La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsiorako sarrerak

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nina Minasyan sopranoa buru duen bakarlari taldea eta AGAO Abesbatza Lirikoa. 2025eko otsailaren 4an izango da kontzertua 2025eko otsailaren 4an, […]