Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 19 azaroa, 2021

Donostia Turismoak eta Kursaalak Enbaxadore programaren izendatze ekitaldia berreskuratzen dute, 2020an pandemia dela eta bertan behera geratu ondoren, eta aurtengo edizioan bederatzi profesional izendatu dituzte Donostiako enbaxadore berri gisa.

Enbaxadore berriak gehituta, 67 profesionalek osatzen dute 2012an sortutako elkarte prestigiotsua. Programak hirian ekitaldi edo kongresuak antolatu dituzten profesionalak nabarmentzea du helburu. Estatu mailakoak direnean, 450 pertsonatik gorakoak izan behar dira, eta nazioartekoak badira, 200 pertsonatik gorakoak. Honela, Donostia bileren helmuga gisa proiekzio handiagoa lortzea du helburu, bileren turismoa bultzatuz eta sustatuz.

Ekitaldia atzo izan zen Miramar Jauregian eta Enbaxadore berriez gain, Eneko Goia Donostiako alkate eta Donostia Turismoko presidenteak, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusi eta Kursaal Elkarguneko lehendakariak, Isabel Aguirrezabala Donostia Turismoko zuzendariak eta Iker Goikoetxea Kursaaleko zuzendari-kudeatzaileak parte hartu zuten.

Aurten, 2019an egindako kongresuengatik, honako profesional hauek aintzatetsi dira: Antonio Alegre Millán, 2019ko Abikulturako Zientzia-sinposioa; Elena Moreno, Change the Change - International Conference on Climate Change 2019; eta Iñaki Gutiérrez Ibarluzea, 2019ko International Conference On Integrated Care (ICIC). Guztira 2.628 profesional parte hartu zuten ekitaldi hauetan.

Era berean, Enbaxadore izendatu dira datorren urtean egingo diren kongresuengatik: Isabel Álvarez López eta Ander Urrutikoetxea, Bularreko Minbiziaren Ikerketarako Espainiako Taldearen Nazioarteko Sinposioagatik (GEICAM); Garikoitz Aristegi, International Sosort Meeting 2022 delakoagatik; Gema Varona Martínez eta José Luis de la Cuesta (17th International Symposium of the World Societamericano). Azken hau ezin izan zen ekitaldian izan, eta Carmen Mijangos (ICTP-CSIC) eta David Mecerreyes (POLYMAT eta UPV/EHU) izan zituen ordezkari.

Biltzarren eragina

Enbaxadore programaren xedea da estatuko zein nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak Donostiara eta Gipuzkoara ekartzea, eta kongresuak antolatzen dituzten pertsonen lana aintzatestea.
Hautagaitza aurkezteak eta biltzar bat antolatzeko ardura hartzeak eskatzen duen ahalegina nabarmendu nahi dute Donostia Turismoak eta Kursaalek, izan ere, lan desinteresatu honek eragin handia du; bai ekonomian bai gure ingurunean jakintza sortu eta zabaltzeari dagokionez.

Biltzarrek hazkunderako indar handiena duen segmentua osatzen dute; kuantitatiboki lurraldeko baliabide ekonomikoak dinamizatzen dituen ekintza da. Enbaxadore programaren barne, 10 urteko ibilbidean, 63 kongresu egin dira, eta guztira 37.404 parte-hartzaile izan dira, 37 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eraginez.

New Yorkeko Martha Graham Dance Company-ren estreinaldia Donostian, “La Traviata” kontzertu dramatizatu bertsioan eta frantziar orkestra ospetsuak Kursaal Eszenaren denboraldi berrian

Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cruz maiatzaren 28an ariko da, eta Fito Páez uztailaren 3an. Haur eta familientzako eskaintzaren baitan, “Musika tantak” eta “Emozioetan zehar […]

Izarok bi kontzertu berezitan estreinatuko du Kursaal Eszenan “Izaro gabonetan” Gabonetako diskoa

Abenduaren 22an eta 23an, Gabonetako kantutegian eta iruditerian murgiltzen diren 8 kantu propioz osatutako lan berri hau estreinatuko du zuzenean. Kontzertu hauetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, Eszena Kidesentzat % 10eko deskontuarekin. […]

Salgai Kursaal Eszenako denboraldi berria irekiko duen “La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsiorako sarrerak

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nina Minasyan sopranoa buru duen bakarlari taldea eta AGAO Abesbatza Lirikoa. 2025eko otsailaren 4an izango da kontzertua 2025eko otsailaren 4an, […]