Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.


AURKEZPENA

Kursaalek bere ikuskizun programazioa du, Kursaal Eszena markaren izenpean eskaintzen duena.

Kursaal Eszenak kalitaterik eta osperik handieneko jarduera kulturalak antolatzen ditu, eta jarduera-programa zaindu bat eskaintzen du, hiru kolektibo hauetara zuzenduta: seniorrak, gazte-helduak eta familiak.

Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia (kapital publikoa) eta Euskadiko enpresarik adierazgarrienak (kapital pribatua) ditugu sostengu.

HELBURUA

Kursaal Eszenaren helburua Donostiako eta Gipuzkoako eskaintza kulturala zabaltzea eta dinamizatzea da, programazio aberats eta askotariko bat eskainiz, gure lurralde historikoak eta hiriburuak kulturaren bultzatzaile gisa duten irudia indartze aldera.

Kursaal Eszena da gunerik aproposena Euskadiko enpresa traktoreak, batetik, eta gizartea, bestetik, kulturatik abiatuta elkarrekin lotzeko.

PROGRAMA

Kursaal Eszenaren programa hogeita hamar bat kontzertuk osatzen dute zeinak bi denboralditan banatzen diren; lehenengo denboraldia urritik urtarrilera gauzatzen da eta bigarrena otsailetik ekainera. Batazbesteko okupazioa %85ekoa da.

Nabarmentzekoak dira, batetik, munduko orkestra sinfoniko onenak, eta, haiekin batera, egungo bakarlari arrakastatsuenen errezitaldiak. Bizirik dauden zuzendari ospetsuen artean ez dago bat bera ere hamazazpi urteotan Kursaaletik igaro ez dena. Musika klasikoaren esparruak mila abonatu dauzka.

Bestetik, jazzaren edo dantzaren izarrak, pop eta rock taldeak, mito bihurtutako kantautoreak eta gitarra jotzaileak edo rockaren munduan dagoeneko ikono bihurtutako artistak, Kursaalera munduko lau bazterretatik datoz, baita euskal musikaren artistarik maitatuenak ere.

Programazioak bereziki zaintzen duen jende multzo bat haurrak dira. Haiengan bereziki pentsatuta antolatutako kontzertuak ez ezik, antzerkia, txotxongiloak, dantza edo magia ikuskizunak ikusteko aukera ere eskaintzen zaie. Lanen eta musikarien kalitatea edo ikuskizunen izaera pedagogikoa bi konstante dira atal honetan, alderdi ludikoa alde batera utzi gabe. Familian gozatzeko aukerarik onena.


Bob Dylan / La Oreja de Van Gogh / Philip Glass / Amaral / Woody Allen / Lou Reed / Leiva / Jamie Cullum / Benito Lertxundi / Antony & The Johnsons / Vetusta Morla / Fito & Fitipaldis / Elvis Costello / Van Morrison / Sara Baras / Michael Nyman / Les Ballets de Monte Carlo / Gustavo Dudamel / Orfeón Donostiarra / Cecilia Bartoli / Ainhoa Arteta / Neville Marriner / William Christie / Anne So e von Otter / Orquesta Sinfónica Simón Bolívar / Orquesta Nacional de Rusia / London Philharmonic Orchestra / Orquesta Nacional de Francia / BBC Symphony Orchestra / Serrat / Julio Bocca / Javier Camarena...



Kolaboratzaileak


Enpresa elkartuak


Friends


Komunikabide elkartuak