Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

OPC SPAINEN 31. BILTZARRA

Donostian egin da aurtengo OPC Spain Biltzarra, urtero egin ohi dena, otsailaren 21ean eta 22an. Kursaal Jauregian izan da hitzordua, eta biltzar- eta ekitaldi-sektoreko enpresa nagusietako 300 bat profesional elkartu ziren. OPCE – Euskadiko Biltzar eta Ekitaldi Antolatzaile Profesionalen Enpresa Elkarteak eta Espainiako Biltzar Antolatzaile Profesionalen Enpresa Federazioak antolatzen dute topaketa, eta erakunde publiko nagusien laguntza jaso du. “Esperientzia, konpromisoa eta teknologia XXI. mendeko ekitaldietarako” du goiburua Biltzarrak, eta hau izango du aztergai nagusia: nola lagundu biltzar- eta ekitaldi-antolatzaile diren enpresa profesionalei berrikuntzarako bidea hartzen, ekitaldiei eta haiek egiten diren lurraldeei balio-ekarpena egin diezaioten. Gai biziki interesgarriak jorratu ziren ekitaldian; besteak beste, OPC enpresen eta haien zerbitzuen berrikuntza, ekitaldietan aplikatu beharreko aurrerapen teknologiko berriak, ekitaldien jasangarritasuna areagotzeko bideak, ekitaldietan eta lurraldean egindako inbertsioaren itzulkinek duten garrantzia, ekitaldietara joaten direnen egonaldia hobetzeko moduak eta gastronomiaren bidezko berrikuntza.  

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]

“La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsioak irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Mar Morán (Nina Minasyanen ordez), Santiago Ballerini eta Juan Jesús Rodríguez buru dituen bakarlari taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO Abesbatza Lirikoa. Otsailaren […]

Kursaalek eta Miramar Jauregiak 2024 oparo bati amaiera eman diote, 345 ekitaldirekin eta 130.000 pertsonatik gora bilduz

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Miramar Jauregiak askotariko kongresu eta ekitaldien programazioa hartu dute 2024an, bilera profesionalak egiteko erreferentziazko egoitza direla bermatuz. Urtean zehar, bi egoitzetan 345 ekitaldi izan dira, eta hainbat sektoretako 130.000 profesionalek baino […]