Kursaal Eszena / Abonuak
Denboraldiko Abonua
2024ko martxotik ekainera bitarteko denboraldiari dagokion musika klasikoko abonua abenduaren 18tik martxoaren 19ra erosi ahalko da, Kursaaleko leihatilan (ikus ordutegia) edo webgune honetan.
Musika Klasikoko Abonua 4 ikuskizunek osatzen dute (martxoak 19, apirilak 28, maiatzak 29 eta ekainak 5).
Ez da saltzen abonurik A1 eta A2 zonetarako, ezta 1-2 palkoetako bigarren ilaretarako (ikuspen murritza) ere.
A eta B guneak | 170 € | |
C1 gunea, 1 – 8 palkoak | 137 € | |
C2 gunea, 9 – 12 palkoak | 109 € | |
C3 gunea, 13 – 18 palkoak | 88 € | |
30 urtetik beherakoak / langabetuak – C3 gunea | 44 € |
Abonatuentzako abantailak
• Abonuak 4 ikuskizun horien banakako sarreren salneurriaren % 20ko beherapena eskaintzen du.
• % 20ko beherapena abonu klasikoko kontzertu baterako 2 sarrera solteetan.
• Muka jatetxean % 10eko beherapena kartan nahiz dastatze menuan, abonatuarentzat eta lagun batentzat, ostegun, ostiral eta larunbatetan (abonatu txartela aurkeztu behar da).
• % 15eko beherapena Kursaaleko aparkalekuan, diru-zorro txartela fidantzarik gabe eskatzerakoan (aparkalekuko bulegoetan eskatu behar da).
Egin zaitez ESZENA KIDE + doan eta gozatu gehiagoz gutxiagoren truke Kursaal Eszenako musika klasikoko abonuarekin!
Egin zaitez ESZENA KIDE + doan Kursaal Eszenako abonu klasikoa erosterakoan eta gehitu horri honako abantaila hauek:
> % 10 deskontu gehigarria abonuan abono erosle berri bat ekarriz gero.
> % 15 deskontua ESZENA KIDE bakoitzeko Kursaal Eszenako kontzertu bakoitzeko sarrera batean.
> Bisitak Kursaalera: bisitak eraikinera, bisitak entseguetara (plaza mugatuak, izena emanda).
> Artistekin topaketak eta sarrera esklusiboa duten musika klasikoaren inguruko beste jarduerak.
*abantaila hauek Kursaal Eszenako abonu klasikoa dutenei aplikatuko zaizkie soilik.
Abonuak erosi & egin ESZENA KIDE +