Gaurkotasuna / 3 maiatza, 2016
Osakidetzak maiatzaren 6 eta 7an “Herritarrentzako Osasun Eskolen Sarearen 1.go topaketa nazionala” antolatuko du Kursaalean. Ikasketa inguru eta eztabaida gune izango den topaketan parte hartuko dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordea den Guillermo Viñegrak, baita Osakidetzako zuzendari nagusi den Jon Etxeberriak ere.
Biltzarretan hiritar, paziente, zaintzaile eta profesional desberdinek hartuko dute parte, eta bertan gaixotasunaren auto zainketa eta auto kudeaketaren inguruko ezagutzak partekatuko dituzte zenbait gai argitzeko asmotan, besteak beste, benetan pazientea sistema sozial eta sanitarioaren erdian ote dagoen. Osasun Eskolen Sareak, zenbait txosten bitarteko, pertsonen lankidetza eta parte-hartzea sustatzea du xede, hauek Osakidetzaren esanetan “sistema sozial eta sanitarioaren aktibo bihur daitezen”, auto kudeaketa, heziketa, informazioa eta auto zainketaren alorretan trebetasun pertsonalak garatuaz.
Egitasmoa 2012. urtean sortu zen eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak bultzatua izan zen, Kronikotasunari Heltzeko Estrategiaren argitalpenean oinarrituta.