Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 4 otsaila, 2025

  • Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai.
  • Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat.

Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen kontzerturako salmenta orokorra irekiko da. Salmenta orokor horren aurretik, Eszena Kide ekimenari atxikitako pertsonentzako esklusiban 48 orduko aurresalmenta egingo da bihar, otsailaren 5eko 11:00etatik otsailaren 7ko 10:25era. Sarrerek 30 €-ko prezio bakarra dute (-%10 Eszena Kideentzat) eta Kursaaleko leihatiletan eta www.kursaal.eus webgunean erosi ahal izango dira (helbide hori da sarrerak online saltzeko bide baimendu bakarra).

Guitarricadelafuente (Álvaro Lafuente) Kursaal Eszenan izatea haren eszenatokietara itzulerarekin lotzen da, kontzertua disko berria kaleratzearekin batera egingo duen biraren baitan kokatzen baita. Proiektu horrek bilakaera artistiko eta pertsonalaren isla da, eta erabat berritutako show batekin aurkeztuko da, oraingo honetarako berariaz diseinatua; tourak esperientzia paregabe bat eskainiko du, formatu berezi batekin, etapa berri honen proposamen artistikoa nabarmentzeko eta bere berezitasunagatik aukeratutako lekuetan aurkeztuko da, hala nola Kursaal Auditorioan.

"Biziki hunkitzen nauen proiektu bat da, niretzat desberdina eta berria delako. Kontzertu bakoitza orain arteko ibilbidean alboan izan dudan jendearekin berezia izango den zerbait partekatzeko espazioa izatea nahi dut ", dio Guitarricak etapa berri honi buruz.

Hurrengo diskoko errepertorio argitaratugabeaz gain, publikoak bere ibilbideko arrakasta nabarmenetako batzuez gozatu ahal izango du, ikuskizun berri honetarako berrinterpretatuak betiere. Eszenaratze zaindu eta hunkigarriarekin, emanaldi bakoitza esperientzia murgiltzaile bat izango da, eta musika izango da benetako protagonista.

Guitarricadelafuente etiketa gaitza den artista da. Aragoiko sustraiei lotuta, bere musikak mugak gainditzen dituen soinu baterantz eboluzionatu du. Bere estreinako albuma, La Cantera (2022an Victoria Eugenia Antzokira ekarri zuena), inflexio-puntua izan zen bere ibilbidean: beti lagun duen gitarra akustikoarekin jaio ziren, eta Cuevas de Cañart, aiton-amonen herria inspirazio iturri zuten abestiak birdefinitu eta, Raül Refreeren ekoizpenari esker, pieza berritzaile bilkatu zituen. Tokitik globalera, orain musikariak tradizioaren eta abangoardiaren arteko zubia eraikitzen darrai, bere mezua entzule berrietara helaraziz, ezaugarri duen benetakotasuna galdu gabe, eta baita musika-bide berriak arakatzen eta publikoarekin duen loturan sakontzen ere. Gauzak horrela, bere bilakaera artistikoaren ospakizun gisa ulertzen du bira berri honetako kontzertu bakoitza, bere ibilbidean berriro ere mugarri izango den soinu eta emozio bidaia, hain zuzen.

GUITARRICADELAFUENTE
2025eko ekainaren 4a, 19:30ean. Kursaal Auditorioa. 30 €

Donostia futbol birtualaren epizentroa bihurtu da LALIGA FC PRO CUP-arekin

Kursaal estatuko futbol birtualaren epizentroa bihurtu da apirilaren 5ean eta 6an, LALIGA FC Pro Cup txapelketaren edizio berri bat egin baitzen, Estatuko eSports txapelketa garrantzitsuenetako bat. Emozioz beteriko giroarekin eta 4.000 lagun baino gehiagorekin, Kursaalak […]

C de C 2025 – CLUB DE CREATIVIDAD

Martxoaren 21ean eta 22an, Kursaal sormen-industriaren epizentroa bihurtu zen, edizio honetan sektoreko ia 2.000 profesional bilduz, eta goi mailako inspirazio-, ikaskuntza- eta networking-gunea eskainiz.

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]