Gaurkotasuna / 2 abendua, 2024
- Abenduaren 22an eta 23an, Gabonetako kantutegian eta iruditerian murgiltzen diren 8 kantu propioz osatutako lan berri hau estreinatuko du zuzenean.
- Kontzertu hauetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, Eszena Kidesentzat % 10eko deskontuarekin.
Izarok Kursaal Eszenako 2024 urtea ireki zuen "cerodenero" albuma zuzenean aurkezteko bi kontzerturekin eta bietan sarrerak agortu ziren; orain, hamabi hilabete geroago, Kursaal Eszenako agertokira itzuliko da Kursaal Eszenako urteari amaiera emateko, berarentzat oso berezia den "Izaro Gabonetan" lanaren zuzeneko estreinaldiarekin. Hitzordu bikoitza izango da abenduaren 22an (19:00etan) eta 23an (19:30ean). Kontzertu horietarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, % 10eko deskontuarekin Eszena Kideentzat.
"Izaro Gabonetan" kolorez, adiskidetasunez, ilusioz, misterioz eta maitasunez beteriko diskoa da. Izarok Gabonak maite ditu (izan ere, bere etxean Gabonetako zuhaitza eta dekorazioa azaroaren 1ean jartzen ditu) eta festa horiekiko maitasun horrek nazioarteko pop musikaren sonoritatea euskal gabonetako tradizio eta imajinarioarekin uztartzera bultzatu du. Bertan, data hauekin zerikusia duten kontzeptu eta gaiak biltzen dira: Gabon-gaua, Olentzero eta Mari Domingi, elurretako lerak, falta den jendea, umorearen distira, tradizioen mistikotasuna, ura, eta urte berrirako bakearen desiorik gorena munduarentzat.
Gaztain Estudioan Eñaut Gaztañagarekin grabatutako disko honen zuzeneko estreinaldia Kursaal Eszenako programazioaren barruan egingo da, bi kontzertu berezitan, eta Mallabiko abeslariarekin batera bere ohiko banda izango da: Garazi Esnaola, Iker Lauroba, Julen Barandiaran eta Mattin Arbelaitz.
Proiektu hau osatzen duten zortzi kantuei dagokienez, "Gure gabon gaua" izan zen plazaratutako lehenbiziko aurrerapena, diskoa irekitzen duen kanta; bere taldeko kideek bizitza eta elkarrekin egon ahal izatea ospatzen duteneko topaketa da, eta Izarok behin eta berriz sentitzen du bere taldeari lan egiten, barre egiten, hitz egiten, egoten... begiratzen diola, eta horrek Gabonetako espiritua irudikatzen du beretzat. "Olentzero", azaroaren amaieran aurkeztua, ilusioari, emozioari, fantasiari... gainezka egiten dio, eta bizirik dagoen natura hila bihurtzen da. Bere haurtzaroko pailazoek, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, parte hartzen dute, sustrai handiko abestia da, kalejira, alaitasuna, zalaparta, nortasuna eta komunitatea irudikatzen dituena. "Hartu lerak maldan bera" abestian kanpaitxoek elurra dakarkigute eta Izarok lera dibertigarrienean, Eguberrietakoan ekiten dio. "Elurra" doinuan abiadura jaitsi egiten da, eta girotze elektronikoarekin, ia bere "cerodenero" kantuari keinu eginez, teklatu eta koru solemneekin, haizeteek nola kantatzen duten ulertzen saiatzen da. "Falta zarenetik" da unerik zirraragarriena, joan direnen oroitzapen hori, non xuxurlaka kantatzen duen berriro. "Dir dir" Gabonetako swing hutsa da, non pianoa eta gitarra gospel izpiritu baten eta Mari Domingiren laguntzaz desegiten diren. "Ura eskutik eskura" atez ate abesten diren eta abesten ziren kantuen berrikusketa garaikidea da; bizia, tradizionala, etxe-usaina eta denboraren poderioz ur berriaren tradiziotik edaten duena, zikloari hasiera ematen diona, bidea irekitzen duena. Azkenik, "Urte berri on" ia seaska-kantu bat bezalakoa da, munduko bakearen eta bizitzaren duintasunaren aldeko otoitz partekatua.
IZARO, “Izaro gabonetan”. Abenduaren 22 a 19:00 / abenduaren 23a, 19:30. Kursaal Auditorioa. 40 €