Gaurkotasuna / 13 azaroa, 2024
- Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Fauré, Chaminade eta Hahnen obrak interpretatuko dituzte.
- Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.
Azaroaren 13an, asteazkena (19:30ean), Kursaal Eszenako programazioaren aurreko bisitetan lortutako arrakasta handien ondoren, Philippe Jaroussky kontratenor frantziarra pianoz lagundutako errepertorioarekin itzuliko da, antzinako musikan eta musika barrokoan izarra izateaz gain, ganbera-erromantzaren formatu txiki zorrotzean ere izarra dela erakutsiz, baita XX. mendekoan ere. Bira honetan, Jérôme Ducros pianistarekin batera, azaroaren 1etik salgai dagoen Schuberten Lieder disko berriko obrak interpretatuko ditu eta baita Haydn, Mozart, Beethoven, Fauré, Chaminade eta Hahnen konposizioak ere. Sarrerak Kursaaleko leihatiletan eta kursaal.eus webgunean eros daitezke, % 10eko deskontuarekin Eszena Kideentzat.
Viena eta Paris izan ziren Europako bi musika-gune nagusiak XVIII. mendearen bigarren erdialdetik XX. mendera arte. Austriako hiriburuak Habsburgotarren agintearen azken hamarkadetan eta Austriar Inperioaren lehen urteetan bizi izan zuen bere distirarik handiena; han elkartu ziren Mozart edo Haydn, Klasizismoa gorenera igo zutenak; Klasizismotik Erromantizismorako trantsiziorako proba-eremua ere izan zen, Beethoven eta Schubert nabarmenduta. Eta Paris Europako epizentro kulturala izan zen, eta XIX. mendearen amaieran, areto eta kafetegietan, Frantziako mélodie delakoa garatu zuen konpositore talde bat loratu zen; Fauré izan zen haren egile ospetsuenetako bat, eta Reynaldo Hahn de Echenagucia, euskal jatorriko karaketarra ere Frantziako mélodieko beste izarretako bat izan zen.
Philippe Jaroussky egungo kontratenor txalotuenetako bat da, eta Barrokoko eta Klasizismoaren lehen garaietako ahots-lan birtuosoak interpretatzeagatik da ezaguna, operistikoak zein sakratuak izan. Jasotako sarietako batzuek berretsi dute hori, hala nola Victoires de la Musique (2004, 2007, 2010) edo Echo Klassik (2008). Ñabardura ausartenak eta piroteknia ikusgarrienak ahalbidetzen dizkion maisutasun teknikoarekin, Caldara, Porpora, Steffani, Telemann edo Johann Christian Bach konpositoreak aurkitzen edo berraurkitzen lagundu du, eta errepertorio garaikidea ere jorratzen du. 2002an l'Ensemble Artaserse sortu zuen eta 2017an Philippe Jaroussky Akademia, isolamendu kulturala pairatzen duten musikari gazteei laguntzeko. Erato-Warner Classics disko-etxeko artista esklusiboa da. 2019an, Frantziako gobernuak Arteen eta Letren Zaldun izendatu zuen.
Pianista, konpositorea eta moldatzailea, Jérôme Ducros mota guztietako taldeetan aritzen da, eta errepertorio zabala du, musika garaikidetik hasi eta bere obraraino. Ganbera-musikari gisa, Gautier Capuçon, Philippe Jaroussky, Jérôme Pernoo eta abarren kontzertu eta grabazioetako ohiko kidea da. Agertoki handienetan aritzen da: Théâtre des Champs-Elysées, Berlingo Philharmonie, Vienako Musikverein, Wigmore Hall... Antoine Tamestit, Paul Meyer, Tabea Zimmermann, Jean-Guihen Queyras, Quatuor Ébène... eta besteak beste Diana Damrau, Angelika Kirchslager, Ian Bostridge kantariekin kolaboratzen du; bakarlari gisa, Lyongo Orchestre National, Lausanneko Orchestre de Chambre, Rotterdameko Orkestra Filarmonikoa eta abarrekin aritzen da.
PHILIPPE JAROUSSKY, kontratenorra + Jêrome Ducros, pianoa
Azaroak 13, 19:30. Kursaal Auditorioa. 44 / 35 / 28 / 23 / 11 €