Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 23 urria, 2024

  • Gaztelaniazko poetika garaikidearen inguruko ekoizpen musikalaren bilduma aurkezten du zuzenean.
  • Sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, % 10eko deskontuarekin Eszena Kideentzat.

 Azaroaren 2an, larunbata, Loquillo, 80ko hamarkadaz geroztik Donostian bizi den artista bartzelonarra, Kursaal Auditoriora itzuliko da; oraingoan Kursaal Eszenako denboraldian arituko da, "30 años de Transgresiones" biraren barruan. Loquillo bere poesia-proiektuarekin itzuliko da agertokietara, 1994an "La vida por delante" izeneko diskoarekin ekin zionarekin; Loquilloren ustez, azken hamarkadetan poesiak eraldaketa ekarri dio eta funtsezkoa izan da bere pertsonaiarik "rockeroena" garatzeko. "30 años de Transgresiones" azken hamarkadetako gaztelaniazko poesiaren inguruko bere musika-ekoizpen onenaz beteriko show paregabea da, eta zuzeneko esklusiboa. Kontzertu honetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, % 10eko deskontuarekin Eszena Kideentzat.

Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, Loquillo, Gabriel Sopeñarekin batera, egungo poeten bertsoak eszenatokietara eramatera ausartu zen, antzinako trobadoreen tradizioari jarraituz; poesia agertokietara eraman zuen herri-musika bihurtzeko, eta, harrezkero, hainbat disko grabatu ditu literatura-ekoizpen horren inguruan. Orain, disko horietan erregistratutako kantuen aukeraketa bat bildu du CD eta libreto bikoitz batean, "30 años de Transgresiones, Antología Poética" izenburupean. Lan berri honetan, azken hamarkadetako gaztelaniazko poesiaren esparruko autore nabarmenen olerkien egokitzapenak biltzen dira, hala nola, Bernardo Atxaga, Julio Martínez Mesanza, Mario Benedetti, Jacques Brel, Luis Eduardo Aute, Luis Alberto de Cuenca edo Jaime Gil de Biedma, besteak beste; Loquillok berak bere lanean erreferentziatzat jotzen dituen idazleak, "La vida por delante" (1994), urrezko diskoa izan zena, "Con elegancia" (1998), "Mujeres en pie de guerra" (2004), "Su nombre era el de las todas las mujeres" (2011) eta "Loquillo en Madrid" (2012) albumenak argitaratu ondoren.

Proiektu diskografiko honek Loquillo eszenatokietara ekarri du berriro, bere ohiko bandarekin batera, bere alderdi poetikoa eskaintzeko, baina bere zuzenekoen indarra eta pasioa galdu gabe. "30 años de Transgresiones" ikuskizunarekin, kanpoko errealitatea modu subjektiboan irudikatzen du, poeta unibertsalen testuen bidez, esparru mitikoetan eszenaratze txundigarria eginez. Azaroaren 2an Kursaalen egingo den bira hau maiatzean hasi zen, Madrilgo Circo Price eta Bartzelonako Gran Teatre del Liceu bezalako espazioetan kontzertuak eskainiz.

LOQUILLO
Azaroaren 2a, 19:30etan. Kursaal Auditorioa. 40 €

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]

DANTZ NETWORK CONGRESS 2025

Musika elektronikoa eta berrikuntza Kongresu honek berrikuntzarekin eta inklusioarekin lotutako musika elektronikoaren topagune gisa kokatzen du Donostia. Hitzaldi, mahai-inguru eta emanaldien programa baten bidez, profesionalek eta artistek sektorearen erronkei buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu dituzte, […]

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]