Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 20 urria, 2024

  • Bavariako Ganbera Okrestra Filarmonikoarekin batera, Gabriel Adorjanen zuzendaritzapean.
  • Haydnen Piano eta orkestrarako 11. kontzertua eta Mozarten hainbat sinfonia interpretatuko dituzte.
  • Kursaal Eszenako musika klasikoko denboraldirako sarrerak eta abonuak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.

Igande honetan, urriaren 20an (19:00etan), Judith Jáureguik emango dio hasiera Kursaal Eszenako denboraldi klasikoari. Donostiako pianista Bavariako Ganbera Orkestra Filarmonikoarekin -Bayerische Kammerphilharmonie- ariko da Kursaal Auditorioan, Gabriel Adorjanen zuzendaritzapean, Komitas International Music Festival jaialdiaren barruan Erevánen (Armenia) arrakasta izan ondoren. Artista donostiarrak Haydnen Piano eta orkestrarako 11. kontzertua re maiorrean interpretatuko du alemaniar formazio entzutetsuarekin. Programa osatuko duten piezak dira Mozarten Sinfonia re maiorren K. 196+121 eta 29. Sinfonia la maiorren K. 201/186.

“Donostiara itzultzea beti da berezia, izan nintzen neskatoarekin topo egitea baita”. "Datorren denboraldiari indar eta gogo handiz ekingo diot. Hainbat erronka eta errepertorio zein kolaborazio berriak dauzkat aurrez aurre", adierazi du Jáureguik Bayerische Kammerphilharmonie orkestrarekin Espainian irekiko duen 24/25 denboraldi artistiko honen aurrean. "Urteak daramatzagu elkarlanean aritu nahian, eta azkenean iritsi da aukera. Energia zoragarria duen ganbera-orkestra bat da. Hasieratik gogotsu agertu dira proiektuarekin, jarrera oso irekia izan dute, eta Haydnen klasizismoa euren soinuaren adierazgarria da erabat. Haren Re maiorren kontzertua lan zoragarriaz gozatzeko aukera paregabea izango da", azaldu du artistak. Judith Jáuregui (Donostia, 1985) etxera itzuliko da eta honako hau hausnartu du emanaldiaren testuinguruari buruz: "Donostiara itzultzea beti da berezia, nire familiarentzat, irakasleentzat eta haurtzarotik gordetzen ditudan lagunentzat joko baitut. Eta baita ere izan nintzen neskatoarekin topo egitera bultzatuko nauelako, 1999an Kursaaleko kuboen inaugurazioan parte hartu zuen neskato harekin, alegia. Oraingoan, gainera, bada kontzertua are zirraragarriagoa egiten duen zerbait: hamabi urte bete nituenean, nire irakasle Laurentino Gómezek orkestrarekin debuta egitea oparitu zidan, eta kontserbatorioko orkestrarekin Haydnen kontzertu hau bera jo nuen. Harrezkero ez dut berriz interpretatu; izan ere, askotan proposatu izan dut, baina orain arte ez dut aukerarik izan. Beraz, hau bai dela 12 urteko neskato harengana itzultzea, orkestra batekin lehen aldiz jotzeko gogo bizia berreskuratzea eta Haydnek beti gogora ekartzen duen alaitasunaz egitea, gainera!”

Urritik abendura, orain hasiko den Kursaal Eszenako musika klasikoko denboraldiak 5 ikuskizun biltzen ditu: Bavariako Ganbera Orkestra Filarmonikoa & Judith Jáuregui, Anima Eterna, Philippe Jaroussky, Lucía Lacarra Ballet eta The English Concert ("Mesias"); 5 kontzertuetarako abonuak sarrera solteen prezioarekiko % 20 aurrezten du, beste abantaila batzuez gain. Sarrera solteak eta abonuak Kursaaleko leihatiletan eta www.kursaal.eus webgunean eros daitezke.

Bavariako Ganbera Orkestra Filarmonikoa & JUDITH JÁUREGUI
Urriak 20, 19:00. Kursaal Auditorioa. 42 / 34 / 27 / 22 / 11 €

New Yorkeko Martha Graham Dance Company-ren estreinaldia Donostian, “La Traviata” kontzertu dramatizatu bertsioan eta frantziar orkestra ospetsuak Kursaal Eszenaren denboraldi berrian

Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cruz maiatzaren 28an ariko da, eta Fito Páez uztailaren 3an. Haur eta familientzako eskaintzaren baitan, “Musika tantak” eta “Emozioetan zehar […]

Izarok bi kontzertu berezitan estreinatuko du Kursaal Eszenan “Izaro gabonetan” Gabonetako diskoa

Abenduaren 22an eta 23an, Gabonetako kantutegian eta iruditerian murgiltzen diren 8 kantu propioz osatutako lan berri hau estreinatuko du zuzenean. Kontzertu hauetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, Eszena Kidesentzat % 10eko deskontuarekin. […]

Salgai Kursaal Eszenako denboraldi berria irekiko duen “La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsiorako sarrerak

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nina Minasyan sopranoa buru duen bakarlari taldea eta AGAO Abesbatza Lirikoa. 2025eko otsailaren 4an izango da kontzertua 2025eko otsailaren 4an, […]