Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 21 urria, 2024

  • Urriaren 24an, ostegunean, 19:30ean, Kursaal Auditorioan, Crystal Fighters taldeak "Light+" diskoa aurkeztuko du kontzertuan, kideetako baten gaixotasunagatik otsaileko hitzordua atzeratu ondoren.

Joan den igandean abiatu zen Kursaal Eszenaren programazioan aste biziak izango dira datozen hauek. Hala, egun hauetan Crystal Fighters taldearen kontzertua izango da, "LIGTH+" diskoa aurkezteko biraren barruan (osteguna, urriak 24, 19:30, Kursaal Auditorioa), eta "Ilargirik ez" haur eta familientzako ikuskizuna, harmoniari eta oreka unibertsalari buruzko hausnarketa, hitzik gabe, musikaren bidez, Samfaina de Colors kataluniar konpainiak aurkeztuta (urriaren 26an, larunbata, 18:00etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan). Bi emanaldietarako sarrerak, baita Kursaal Eszenako gainerako hitzorduetarako sarrerak ere, kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, % 10eko deskontuarekin Eszena Kideentzat.

Ostegun honetan Crystal Fighters taldeak otsailerako iragarri bazen ere taldeko kideetako bat ondoezik zegoelako atzeratu zen kontzertua emango du. Kontzertu hau euskal inspirazioa duen eta mundu osoko musiken eragina duen talde alternatibo honek bere estudioko bosgarren albuma, "LIGHT +", zuzenean aurkezteko egiten duen biraren parte da. Euskal instrumentu tradizionalen eta elektronikaren fusioan oinarrituta, disko honetan taldea jarraitzaileek ezagut dezaketen soinu batera itzuli da; ideiaz beteriko diskoa da: rave ariketetatik pop tropikaleraino, cumbia ukituetatik pop melodietaraino. Sebastian Pringle kantariak, zera dio lan horri buruz: "Garenaren sustraietara iritsi nahi genuen, eta hasi ginenean nola sentitzen ginen berreskuratu; guretzat musika egin ez besterik eta gure kontzertuetan jendea dantzarazi nahi genuen garai hartara, hain zuzen. Bananduta eman genuen denborak leundu egin gintuen, nolabait. Inoiz baino zoriontsuagoak gara eta gure plataforma hau erabili nahi dugu gure mezua ahalik eta jende gehienari helarazteko". Crystal Fightersek "alaitasun neurrigabeko ospakizun" bat proposatzen du bere zuzeneko ikuskizunean. Gaur, asteartea, hilak 22, Madrilgo Wizink Center-en emango duten kontzertuaren ostean iritsiko dira Donostiara, eta Lisboa, Oporto, Santander, Burgos, Sevilla, Madril, Bartzelona, Brusela, Amsterdam, Kolonia, Berlin, Paris, Manchester, Londres eta abarretan egingo dute geldialdia. Kontzertu horretarako sarrerak salgai daude jada otsailerako iragarri zenetik, eta lehen data horretarako sarrerek kontzertu honetarako erabili ahalko dira.

CRYSTAL FIGHTERS
Urriak 24, 19:30. Kursaal Auditorioa. 35 €

New Yorkeko Martha Graham Dance Company-ren estreinaldia Donostian, “La Traviata” kontzertu dramatizatu bertsioan eta frantziar orkestra ospetsuak Kursaal Eszenaren denboraldi berrian

Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cruz maiatzaren 28an ariko da, eta Fito Páez uztailaren 3an. Haur eta familientzako eskaintzaren baitan, “Musika tantak” eta “Emozioetan zehar […]

Izarok bi kontzertu berezitan estreinatuko du Kursaal Eszenan “Izaro gabonetan” Gabonetako diskoa

Abenduaren 22an eta 23an, Gabonetako kantutegian eta iruditerian murgiltzen diren 8 kantu propioz osatutako lan berri hau estreinatuko du zuzenean. Kontzertu hauetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, Eszena Kidesentzat % 10eko deskontuarekin. […]

Salgai Kursaal Eszenako denboraldi berria irekiko duen “La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsiorako sarrerak

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nina Minasyan sopranoa buru duen bakarlari taldea eta AGAO Abesbatza Lirikoa. 2025eko otsailaren 4an izango da kontzertua 2025eko otsailaren 4an, […]