Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 5 ekaina, 2024

  • Ekainaren 5 asteazkenean, 19:30etan, Kursaal Auditorioan.
  • Bruckenerren Bosgarren Sinfonia interpretatuko dute.
  • Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan, %10eko deskontuarekin ESZENA KIDEentzat.

Datorren asteazkenean, ekainak 5, Kursaal Eszenak lehen aldiz hartuko du berean Kirill Petrenko, Berlingo Filarmonikaren zuzendari titularra, eta Gustav Mahler Jugendorchester (GMJO) gazte orkestra zuzenduko du, horren udaberriko biraren baitan. 1986an Claudio Abbado zuzendariak sustatutako interprete gazteen orkestra hori munduko gazte orkestrarik garrantzitsuena da. Kursaal Auditorioan emango duten kontzertuan Brucknerren Bosgarren Sinfonia interpretatuko dute. Proiektu berezi honetan lehenbiziko aldiz ari dira elkarlanean Kirill Petrenko eta GMJO, eta zuzendariak estreinakoz zuzenduko du Anton Brucknerren 5. Sinfonia.

Kirill Petrenko Berliner Philharmoniker orkestrako zuzendari titular eta artistikoa da 2019/20 denboralditik. Omsken (Siberia) jaioa, musika ikasketak bere jaioterrian eta ondoren Austrian egin zituen. Bere zuzendari karreraren oinarriak jarri zituen Meiningeneko Antzokiko Operan eta Berlingo Komische Operen zuzendari titular gisa. 2013tik 2020ra, Bavariako Estatu Operako musika zuzendari Nagusia izan zen. Gonbidatu gisa ere aritu da munduko opera-antzoki nagusietan, hala nola Wiener Staatsoper, Londresko Covent Garden, Parisko Opéra National, New Yorkeko Metropolitan Opera eta Bayreutheko Jaialdian; nazioarteko orkestra sinfoniko nagusiak ere zuzendu ditu, halaber.

Gustav Mahler Jugendorchester (GMJO) Vienan sortu zen 1986/87 denboraldian, Claudio Abbadoren ekimenez, eta 2007an Kulturaren Europako Fundazioak saritu zuen. Jatorrian, Abbadok musikari austriar gazteen sorkuntza musikala sustatu nahi izan zuen, Txekoslovakiako eta Hungariako errepublika sozialistetako kideekin batera, eta, hala, GMJO Ekialdeko Bloke zaharreko herrialdeetan entzunaldi irekiak egin zituen nazioarteko lehen gazte orkestra izan zen. 1992an, GMJO Europa osoko 26 urte arteko musikariei ireki zitzaien. Europa osorako gazte-orkestra den aldetik, gaur egun Europako Kontseiluaren babespean dago. Urtero Europako hogeita bost hiri baino gehiagotan egiten diren entzunaldietan, nazioarteko epaimahai batek 2500 hautagai baino gehiagoren artean aukeratzen ditu orkestrako kideak. Orkestrako musikari nabarmenak epaimahaikideak dira, eta orkestraren entsegu-aldietan errepertorioa atal desberdinetan prestatzeaz arduratzen dira. Aurtengo entzunaldiaren ondoren, orkestrak Verdi Pordenone Antzokian prestatu du bira hau, eta lehen kontzertua ere bertan izan zen. Kursaalera itzultzeaz gain, GMJO Ravenako Jaialdian eta Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdian ariko da lehen aldiz, eta Oviedoko Principe Felipe Biltzar Jauregiko Auditoriumera eta Erromako Parco della Musica Auditoriumera itzuliko da.

Kontzertu honetarako sarrerak webgune honetan bertan eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, % 10eko deskontuarekin ESZENA KIDEentzat. ESZENA KIDE ekimenak hainbat abantaila eskaintzen dizkio publikoari, Kursaal Eszenako programazioko ekitaldietarako sarrerak erosten baititu; alta doakoa da eta kursaal.eus webgunean edo Kursaaleko leihatiletan egin daiteke.

GUSTAV MAHLER JUGENDORCHESTER + KIRILL PRETRENKO
Ekainak 5 asteazkena, 19:30. Kursaal Auditorioa. 66 / 53 / 42 / 34 / 11 €

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]

“La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsioak irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Mar Morán (Nina Minasyanen ordez), Santiago Ballerini eta Juan Jesús Rodríguez buru dituen bakarlari taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO Abesbatza Lirikoa. Otsailaren […]

Kursaalek eta Miramar Jauregiak 2024 oparo bati amaiera eman diote, 345 ekitaldirekin eta 130.000 pertsonatik gora bilduz

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Miramar Jauregiak askotariko kongresu eta ekitaldien programazioa hartu dute 2024an, bilera profesionalak egiteko erreferentziazko egoitza direla bermatuz. Urtean zehar, bi egoitzetan 345 ekitaldi izan dira, eta hainbat sektoretako 130.000 profesionalek baino […]