Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 27 maiatza, 2024

  • Maiatzaren 29 asteazkenena, 19:30etan, Kursaal Auditorioan.
  • Jean-Christophe Maillot, Monacoko konpainiaren zuzendari eta koreografoaren bertsioan.
  • Sarrerak salgai eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan, %10eko deskontuarekin ESZENA KIDEentzat.

Maiatzaren 29an, Kursaal Eszenak Les Ballets de Monte-Carlo hartuko du; europar konpainia ospetsuak “Errauskine” baletaren klasikoa interpretatuko du Kursaal Auditorioan. Ekoizpen horretan, Jean-Christophe Maillotek, Montecarloko Balleten zuzendari eta koreografoak Perraulten ipuin ospetsuari heldu eta tradiziozkoa duen gozotasuna kentzen dio, desagertzen diren pertsonek geratzen direnen etorkizuna nola baldintzatzen duten modu hunkigarrian erakutsiz.

Funtsean, Prokofievek "Errauskine"ren inguruan zuen ikuspegi gizatiarretik abiatzen da Jean-Christophe Maillot: "ez da maitagarrien ipuin bateko pertsonaia soila, izaki bizidun bat da, sentitzen duena, bizia, eta haren patuak matxinatu egiten gaitu". Hortik aurrera, fantasiazkoarekin eta naturala denarekin jolastu eta erresonantzia ezagunak eta arrotzak biltzen dituen iruditeria osatzen da. Amaren oroitzapenak gidatuta, Errauskinek aitormena eta maitasuna bilatzen ditu estetika sofistikatudun gortearen gehiegikerien artean. "Errauskine" n, haren oina da ipuina egituratzen duen elementua; oin horren oinatzak eramango du Printzea bidaiatzera, bere unibertso itxia apurtzera, beste espazio batzuen bila abiatzeko; eta oinaren formagatik ezagutuko eta Printzea haren aurrean belaunikatuko da, lehen aldiz eta etiketa ororen kontra: aitortzaren seinale magikoa izango da hori, umiltasunarena, eta dantzariaren euste-punuta ere bada, hortik datozkio indarra, oreka eta handitasuna.

Les Ballets de Monte-Carlo, 1985ean birsortua, Monakoko Printzerriko arte-adierazpen ospetsuenetako bat da, eta Sergei Diaguilev Errusiako Balleten sortzaile ikonikoaren pasiotik sortu zen. Jean-Christophe Maillotek 1987an sortu zuen konpainiarentzako lehen koreografia, “Le Mandarin Merveille”, eta arrakasta handia izan zuen; 1992-1993 denboraldian bere aholkulari artistiko bihurtu zen, eta zuzendari koreografo izendatu zuten 1993an; Monte-Carloko Balletetara iritsi zenean, norabide berri bat markatu zuen, eta 50 dantzariko konpainia horren heldutasun- eta bikaintasun-maila azkar garatu zen; Maillotek 40 balet baino gehiago sortu ditu konpainiarentzat, eta horietako hainbat nazioarteko beste konpainia handien errepertorioan daude jada. Gaur egun, Monte-Carloko Baletak mundu osotik dira deituak “Roméo et Juliette” (1996), “Cendrillon” (1999), “La Belle” (2001), “Le Songe” (2005), “Casse-Noisette Compagnie” (2013), “La Mégère apprivoisée” (2017), “Abstract/Life” (2018), “Core meu” (2019), “Coppél-i. A.” (2019) eta abarri esker.

Ikuskizun honetarako sarrerak www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, % 10eko deskontuarekin ESZENA KIDEentzat. ESZENA KIDE ekimenak hainbat abantaila eskaintzen dizkio publikoari, Kursaal Eszenako programazioko ekitaldietarako sarrerak erosten baititu; alta doakoa da eta kursaal.eus webgunean edo Kursaaleko leihatiletan egin daiteke.

 

LES BALLETS DE MONTE-CARLO, "ERRAUSKINE"
Maiatzak 29 asteazkena, 19:30. Kursaal Auditorioa. 50 / 40 / 32 / 26 / 11 €

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]

“La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsioak irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Mar Morán (Nina Minasyanen ordez), Santiago Ballerini eta Juan Jesús Rodríguez buru dituen bakarlari taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO Abesbatza Lirikoa. Otsailaren […]

Kursaalek eta Miramar Jauregiak 2024 oparo bati amaiera eman diote, 345 ekitaldirekin eta 130.000 pertsonatik gora bilduz

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Miramar Jauregiak askotariko kongresu eta ekitaldien programazioa hartu dute 2024an, bilera profesionalak egiteko erreferentziazko egoitza direla bermatuz. Urtean zehar, bi egoitzetan 345 ekitaldi izan dira, eta hainbat sektoretako 130.000 profesionalek baino […]