Gaurkotasuna / 23 apirila, 2024
TotalEnergies multienergia konpainia integratu globalak eta Kursaal, kalitate goreneko kultur ekitaldi eta jarduerak hartzen dituen kongresu jauregi eta auditorioak, indarrak batzen dituzte kultura gizakiaren garapenaren funtsezko zati gisa sustatzea helburu duen lankidetzan. Kursaal Eszena programak Kursaaleko kultura-programazioa biltzen du, eta lankidetza publiko-pribatuaren adibide bat da, kulturaren alde, pertsonak eta, hedaduraz, gizartea garatzeko eta prestatzeko tresna gisa.
Akordio honen bidez lagundu nahi da TotalEnergies kokatua dagoen Gipuzkoan pertsona guztien eskura egotea bere kalitateari eta prestigioari gehituko dien kultura-jarduera sustatzen. Izan ere, Euskadi erreferentziazko merkatu baten parte da, eta milioi erdi energia- eta zerbitzu-kontratu baino gehiago ditu.
Horrela, TotalEnergiesek bat egiten du Kursaal Eszena proiektuarekin. Proiektu horrek 25 denboraldi ditu dagoeneko, eta Gipuzkoako herritar guztien esku maila goreneko eskaintza musikala jartzen du, nazioarteko ibilbide handiko artistekin. Besteak beste, musika klasikoa eta herri-musika, haurrentzako eta familientzako ekoizpenak eta eskola-kontzertuak eskaintzen ditu.
Javier Sáenz de Juberak, TotalEnergies Electricidad y Gas-eko presidenteak, horrelako akordio baten garrantzia azpimarratu nahi izan zuen: "Presentzia dugun tokian kulturaren sustapena babesten dugu, horren bidez gizarte hobe bati laguntzen diogula sinetsita gaudelako. Hori bereziki egia da Euskadin, eskualde estrategikoa baita gure konpainiarentzat. Bezeroari arreta emateko bulegoak ditugu herrigune nagusietan -Euskadiko hiru hiriburuetan eta Barakaldon-, baita lantoki bat ere Bilbon, pertsona guztientzako energia eskuragarria, iraunkorra eta hurbila eskainiz. Komunitateko kultur eragile nagusiekin aliatu nahi dugu hurbileko energia izaten jarraitzeko, eta hemen kokatzen da Kursaal Eszenarekin sinatutako akordio hau".
Bestalde, Kursaal Zentroko zuzendari-kudeatzaile Iker Goikoetxeak, Kursaal Eszena programa gauzatzen duten enpresa-taldera TotalEnergies-i ongietorria emateaz gain, horren garrantzia azpimarratu zuen, "programazio propio eta egonkor baten aldeko apustu zorrotza indartzeko aukera ematen duen lotura. Kursaal Eszena ekimen pribatuaren laguntzarik gabe bideragarria ez litzatekeen erronka iraunkorra da, eta TotalEnergies laguntza hori indartzera dator oso une berezian, Kursaal bere 25. urteurrena betetzear den honetan".
TotalEnergies, kultura eta kirolari bultzada
TotalEnergiesen kultura- eta kirol-babesen programak Euskadin, Kursaal Eszenaz gain, OLBE Bilbao Opera edo Guggenheim Bilbao Museoa biltzen ditu kulturaren esparruan, eta kirol-proba ezagunak laguntzen ditu, hala nola TotalEnergies Bilbao Night Marathon, TotalEnergies Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoia, Behobia-San Sebastián eta Itzulia.
Kursaal Eszena
Kursaal Eszenak, 25. denboraldiari aurre eginez, kapital publikoaren eta pribatuaren arteko konplizitatea irudikatzen du, kalitateak eta prestigioak gidatutako programazio baten mesedetan, betiere haren eskaintza Gipuzkoako gizarte osoarentzat eskuragarri izateko premisarekin. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta TotalEnergies enpresak sostengatuta, kultur bikaintasunaren aldeko apustua egin du urtero eskaintzen dituen hogeita hamar hitzorduetan.
***
TotalEnergies-i buruz
TotalEnergies energia-enpresa global integratua da, eta energiak ekoizten eta merkaturatzen ditu: petrolioa eta bioerregaiak, gas naturala eta gas berdeak, energia berriztagarriak eta elektrizitatea. Gure 100.000 langile baino gehiagok konpromisoa hartuta dute ahalik eta pertsona gehienei energia fidagarriagoa, eskuragarriagoa eta iraunkorragoa emateko. 120 bat herrialdetan dago kokatuta, eta TotalEnergies-ek jasangarritasuna kokatzen du bere estrategiaren, proiektuen eta eragiketen erdigunean.
TotalEnergies eta Elektrizitatea
2050erako karbonoaren neutraltasuna lortzeko anbizioaren esparruan, TotalEnergies portafolio global bat eraikitzen ari da, kostuetan lehiakorra, energia berriztagarriak (eguzki-energia, lurreko eta itsasoko energia eolikoa) eta aktibo malguak (CCGT, biltegiratzea) konbinatzen dituena bezeroei energia jasangarria emateko. 2023. urtearen amaieran, TotalEnergiesen elektrizitate berriztagarri gordina sortzeko instalatutako gaitasuna 22 GW izan zen, eta 2025ean 35 GW sortzeko eta 2030erako 100 TWh baino gehiagoko elektrizitate-ekoizpen garbia lortzeko helburuarekin bere jarduera garatzen jarraitzeko asmoa du.