Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 10 apirila, 2024

  • Euskadiko Orkestraren eta Kursaal Eszenaren koprodukzio berria haurrentzat, larunbat honetan, apirilaren 13an, "Musika Familian" ildoan

Larunbat honetan, apirilaren 13an, 18:00etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan "Misterioa" izeneko ikuskizuna izango da, Kursaal Eszenaren Musika Familian ildoaren baitan. Kontzertu horien bidez, Euskadiko Orkestrak eta Kursaal Eszenak txikienengan musikarekiko jakin-mina eta gustua piztu nahi dute, zuzeneko musika klasikora hurbiltzea bilatzen duten familiako aisialdi-proposamenen bidez, musikaren misterioak argituz eta entzute aktiboa sustatuz. Asmo horretatik sortu da "Misterioa", Euskadiko Orkestraren Musika Gelak 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzako sortutako ikuskizuna.

Emanaldiaren hasieran nahasmena izango da nagusi, eta publikoak nolabait kontzertuaren atarikoan kontzertu bat entzuteko aukera izango du. Garazi, antzokiko teknikaria, eta Jaione, jantzien arduraduna, ikuskizuna hasi aurreko lanean buru-belarri murgilduta, publikoaren konplize bihurtuko dira eta, musikariek "entseatzen" duten bitartean, Mozarten eta Beethovenen bizitzako alderdi interesgarriak partekatuko dituzte ikus-entzuleekin. Bi konpositore horiek oso bizimodu zaila izan zuten: esaterako, haurtzaroan, gurasoek hala behartuta, zortzi urtetatik aurrera ikasketak lanarekin uztartu behar izan zituzten 8 urterekin ikasten eta aldizka lan egiten zuten. Kontu kontari ari direla, Garazik eta Jaionek musikaren misterioetako batzuk azpimarratuko dituzte... Izan ere, zerk eraman zituen Mozart eta Beethoven historiarako jeinu nagusietako bi bihurtzera? Haien talentu aparta izan zen? Edo lan eta ikasketa askoren ondorio izan zen? Kontzertuaren bigarren zatian, Mikel Cañadaren gidoiari jarraiki, Debussyren flautak eta Buysen obrak ametsezko unibertso misteriotsu batera eramango dute entuzlegoa, eta bi aurkezleak bi izaki fantastiko bilakatuko dira. Kontzertuan zehar haur eta nagusiei parte hartzeko deia egingo diete eta kantuaren eta erritmoaren bidez musikarekin esperimentatzera gonbidatuko dituzte.

Musika Euskadiko Orkestrako honako musikariok osatutako ganbera taldeak interpretatuko du: Hélène Billard, flauta; Nathalie Dabadie eta Anne-Marie Harmat, biolinak; Justyna Janiak-Krymer, biola; eta Jon Larraz, biolontxeloa. Jaione Urtasun eta Garazi San Martin aktoreak izango dira kontzertu gidatuko dutenak.

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat pentsatutako familiarteko kontzertu honetarako sarrerak salgai daude www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan. Kontzertuaren aurretik doako sentsibilizazio tailerra izango da, baina horretarako sarrerak agortu dira jada.

MUSIKA FAMILIAN: “MISTERIOA”
Apirilak 13 larunbata
. 18:00. Kursaaleko Ganbera Aretoa

Euskadiko Orkestrako Ganbera Taldea: Hélène Billard
(flauta), Nathalie Dabadie, Anne-Marie Harmat (biolinak), Justyna Janiak-Krymer (biola), Jon Larraz (biolontxeloa)
Jaione Urtasun, Garazi San Martín, aurkezleak
Mikel Cañada, gidoia

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]

DANTZ NETWORK CONGRESS 2025

Musika elektronikoa eta berrikuntza Kongresu honek berrikuntzarekin eta inklusioarekin lotutako musika elektronikoaren topagune gisa kokatzen du Donostia. Hitzaldi, mahai-inguru eta emanaldien programa baten bidez, profesionalek eta artistek sektorearen erronkei buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu dituzte, […]

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]