Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 5 martxoa, 2024

  • Joan zen azaroan salmentan jarri eta ordu gutxira agortu ziren kontzerturako sarrerak

Igandean, martxoaren 10ean, 19:00etan Bulego taldea lehenbiziko aldiz ariko da Kursaal Eszenan eta “Aldatu aurretik”, estudioko bere bigarren lana aurkeztuko du.

Bulego, Euskal Herrian hiru urtetan erreferente bihurtu den talde gipuzkoarrak hasieratik behin eta berriz lehen postua eskuratu dute Gazteako zerrendetan eta euskararekiko duten konpromisoagatik eta euren musika euskal lurraldeetatik haratago zabaltzeko duten anbizioagatik nabarmentzen dira. Aitzindariak izan ziren konfinamendu garaian Euskal Herrian aire librean kontzertua antolatu eta eskaintzean. Eta 2019an sortu zirenetik hainbat jaialditan aritu dira (Bilbao BBK LIVE, SONORAMA, EHZ festibala, Donostia festibala, Ezcafest…), kontzertuan eman dituzte Bilboko Aste Nagusian (Abando Ibarra Plaza) eta Santurtziko festetan, besteak beste, eta baita Madril, Bartzelona, Zaragoza eta Galizan, eta birak egin dituzte Japonian eta Finlandian, besteak beste. 2023an, 15.000 ikusle baino gehiago bildu zituzten Saguesen (Donostian), euskal musikaren eszenan duten indarra erakutsiz. Bulegoren musika estiloak, belaunaldien arteko popa besarkatu eta fusio bereizgarri bat islatzen du, oztopo idiomatikoak hautsiz publiko orotara heltzen dena. Horrek egun musika munduan duten errekonozimendua ahalbidetu du.

“Aldatu aurretik” biraren baitan, Bruselan eta Parisen aritu ostean etorriko dira Donostiara eta, ondoren, Lisboa, Compostela, Baiona, Santander, Bartzelona, Iruña, Gasteiz eta Madril izango dituzte jomuga.

"Aldatu Aurretik" 10 kantuk osatzen duten lan kontzeptuala da, bandaren sondotzea erakusten duen edukiz betetako pop zuzena. Zea Mays, Oreka TX, Ede eta Ginestà bezalako artistek lagunduta, euskara, katalana eta gaztelania batzen dituzte aldaketa ardatz duen bidaia proposatzen duen diskoan. Tom letragilearen inspirazio iturri nagusia da aitatasuna eta baita aldaketa horrek bere baitan lorarazi dituen sentimendu guztiak ere; hala ere, azaldu duten bezala, "diskoa bere bizitzan aldaketak egiten ari den edonorentzat idatzita dago, guztiak etengabe aldatzen ari garelako". Musikari dagokionez, Bulegok soinu-paisaia garbiagoa eta ez hain apaindua aukeratu du. Hamar abestien artean, "Ardi Beltzak" eta "Zurekin" bezalako abesti festazaleak eta "Ez nintzen Ni Izango, Esa No Sería Yo" eta "Nondik Hasi" abesti intimoagoak aurki ditzakegu.

BULEGO
Martxoaren 10, igandea, 19:00etan. Kursaal Auditorioa

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]

DANTZ NETWORK CONGRESS 2025

Musika elektronikoa eta berrikuntza Kongresu honek berrikuntzarekin eta inklusioarekin lotutako musika elektronikoaren topagune gisa kokatzen du Donostia. Hitzaldi, mahai-inguru eta emanaldien programa baten bidez, profesionalek eta artistek sektorearen erronkei buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu dituzte, […]

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]