Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 6 otsaila, 2024

Plazer handia izan da Nekane Lekuonaren bisita jasotzea eta Aspanogi elkarteak egiten duen lana bertatik bertara ezagutzea.

Arduraz jokatu eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsona eta kolektiboei lagundu nahian, aurten ere, Gabonetako opariaren inguruan hartutako ekimenaren barruan, GKE bati eman diogu horretarako bideratutako zenbateko osoa.

Aukeratutako elkartea ASPANOGI izan da, Gipuzkoako minbizia duten adingabeen familien elkartea. Irabazi-asmorik gabeko erakunde honek 25 urte bete zituen iaz, eta minbizia duten adingabeen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, gaixotasuna diagnostikatzen den unetik bertatik eta gaixotasunaren ondoren, arreta integrala eskainiz (laguntza, arreta psikologikoa eta giza arreta).

Eskerrak ematen dizkiegu kausa honetan parte hartu duten enpresa guztiei, eta egiten duten lan garrantzitsua hurbilagotik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.

Informazio gehiago: https://aspanogi.org/

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]

DANTZ NETWORK CONGRESS 2025

Musika elektronikoa eta berrikuntza Kongresu honek berrikuntzarekin eta inklusioarekin lotutako musika elektronikoaren topagune gisa kokatzen du Donostia. Hitzaldi, mahai-inguru eta emanaldien programa baten bidez, profesionalek eta artistek sektorearen erronkei buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu dituzte, […]

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]