Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 22 azaroa, 2023

Jasangarritasunerako eta energia berriztagarrien sustapenerako urrats garrantzitsu batean, Kursaal Kongresu Jauregiak eguzki-plaka fotovoltaikoak ezarri ditu sabaian. Eguzki-planta autohornikuntzarako erabiliko da oso-osorik. 258 kW-rainoko kapazitatearekin, Kursaalari aukera emango dio bere elektrizitatea sortzeko eta kanpoko energia-iturriekiko duen mendekotasuna murrizteko.

Proiektuak 185.000 euroko inbertsioa behar izan du, eta zati batean finantzatu da Europar Batasunaren funtsekin - NextGenerationEU, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) eta Energiaren Enpresa Erakunde Publikoaren (EEE) laguntzarekin.

Eguzki-plaka fotovoltaikoek, eguzki-argia elektrizitate bihurtzen duten siliziozko gelaxkek osatuak, Jauregiaren sabaiaren zati handi bat estaltzen dute, zehazki 783 m2 auditorioaren sabaia eta 327 m2 ganbera-aretoarena. Instalazioa eraikinaren estetika arkitektonikoan integratzeko moduan diseinatu da, itxura bereizgarria arriskuan jarri gabe. Gainera, eguzki-energiaren ekoizpena maximizatzeko orientazio optimoa kontuan hartu da.

Kursaaleko eguzki-energiaren instalazioak urtean 210.000 kWh elektrizitate inguru sortuko dituela kalkulatzen da, hau da, eraikinaren energia-beharren % 13 inguru. Energia berriztagarri horrek atmosferara 52.500 kg karbono dioxido isurtzea saihestuko du, 63 etxebizitzaren urteko batez besteko kontsumoaren baliokidea. Horrela, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta hiriko karbono-aztarnaren murrizketan lagunduko du. Era berean, azpimarratu behar da biltzar-jauregiak erabiltzen dituen energia-iturri guztiak % 100 berriztagarriak direla.

Kursaal Kongresu Jauregia kudeaketan duen bikaintasunagatik eta izaera berritzaileagatik erreferente dena, jasangarritasunean ere hala izan nahi du. Eguzki-plaka fotovoltaikoak gehituz Kursaalak erakusten du bere konpromisoa eta ingurumena errespetatuko duen energia-eredu garbiago bat garatzeko duen ekarpena. Guzti hauek, Nazio Batuek ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lerrokatuta.

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]

DANTZ NETWORK CONGRESS 2025

Musika elektronikoa eta berrikuntza Kongresu honek berrikuntzarekin eta inklusioarekin lotutako musika elektronikoaren topagune gisa kokatzen du Donostia. Hitzaldi, mahai-inguru eta emanaldien programa baten bidez, profesionalek eta artistek sektorearen erronkei buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatu dituzte, […]

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]