Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna, Izan diren ekitaldien zerrenda / 10 azaroa, 2023

Azaroaren 8an eta 9an Adinberri Silver Forum (ASF) kongresua egin zen Kursaalen, Euskadin bizitza-luzeraren ekonomiari buruz egiten den lehen nazioarteko foroa. Hitzordu horretan lehen mailako adituak izan ziren, eta zahartzearen arloko berrikuntzak erakutsi zituen azoka batean, etorkizuneko etxea barne, Living Lab-en bidez. Bertan, adinekoen ongizatea hobetzeko berrikuntza sozial eta/edo teknologikoko irtenbideak aurkeztu ziren.

ASFk formatu bikoitza izan zuen: alde batetik, zahartzearen arloan adituak diren pertsonekin egindako biltzar profesionala, eta, bestetik, 40 erakusketari izan zituen azoka. Hain zuzen ere, foro horrek ateak ireki zizkion publikoari hilaren 9an, eta bisitariek etorkizuneko etxebizitza ezagutu zuten, ekimen berritzaileak bilduz eta pertsona erreferente eta ezagunen dibulgazio-ponentziaz gozatuz.

ASFk 40 demo tailer eta one to one bilera egin zituen eskaintzaren eta eskariaren ordezkarien artean. Foro hau Adinberrik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu zuten, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Kutxabank, Caser Taldea, Alisys eta Mapfre erakundeen babesarekin.

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]

“La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsioak irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Mar Morán (Nina Minasyanen ordez), Santiago Ballerini eta Juan Jesús Rodríguez buru dituen bakarlari taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO Abesbatza Lirikoa. Otsailaren […]

Kursaalek eta Miramar Jauregiak 2024 oparo bati amaiera eman diote, 345 ekitaldirekin eta 130.000 pertsonatik gora bilduz

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Miramar Jauregiak askotariko kongresu eta ekitaldien programazioa hartu dute 2024an, bilera profesionalak egiteko erreferentziazko egoitza direla bermatuz. Urtean zehar, bi egoitzetan 345 ekitaldi izan dira, eta hainbat sektoretako 130.000 profesionalek baino […]