Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 10 maiatza, 2023

  • RökFlöte disko berria aurkeztuko dute, apirilaren 21ean plazaratu berri dutena.
  • Sarrerak salgai kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan.

 Maiatzaren 11n, asteazkena, Jethro Tull, Ian Anderson buru duen britainiar rock talde beteranoa, Kursaal Eszenan izango da RökFlüte bere azken lana zuzenean aurkezteko. Hogei urtez estudioko diskorik argitaratu gabe egon ondoren, 2022an Ian Anderson buru duen taldeak The Zealot Gene diskoa aurkeztu zuten (2019tik ari ziren horretan lanean, baina pandemiagatik atzeratu zuten argitaratzea); kritikaren eta publikoaren harrera bikaina izan zuen hark eta orain, urtebete eskas beranduago, RökFlüte azken lana, aurkezteko egiten ari diren nazioarteko biraren barruan datoz Donostiara.

RökFlüte antzinako paganismo nordikoko jainko nagusietako batzuen pertsonaietan eta roletan oinarritutako hamabi kantuk osatzen dute, eta, aldi berean, Jethro Tullek ikoniko bihurtu duen 'RökFlöte' – flauta rocka aztertzen du. Ian Andersonen hitzetan, “lan luzea eta korapilatsua izan da azken hilabeteetan bira-agenda nahasi baten baitan materiala grabatzea. Gai nagusiak eta letrak aurtengo urtarrilean [2022] idatzi nituen eta lehen maketak otsailean eta martxoan bidali nizkion taldeari, 2017an The Zealot Gene diskoarekin egin nuen bezala. Grabazioaren zatirik handiena ekainean eta abuztuan egin zen, irailean egindako estereo nahasketarekin. Nire lagun berri Bruce Soord, The Pineapple Thief-eko kidea, arduratu zen inguruko soinu nahasketak sortzeaz eta baita nahasketa estereo alternatibo bat egiteaz ere". Albuma osatzen duten abestiak honako hauek dira: “Voluspo”, “Ginnungagap”, “Allfather”, “The Feathered Consort”, “Hammer On Hammer”, “Wolf Unchained”, “The Perfect One”, “Trickster (And The Mistletoe)”, “Cornucopia”, “The Navigators”, “Guardian’s Watch”, “Ithavoll”.

Kursaal Auditorioko kontzertua taldeak Europan eta Amerikan zehar egingo duen bira zabalean kokatzen da. Gaur, maiatzak 4, Jethro Tullek kontzertua emango du Reyjkjaviken eta, Donostian eman duen kontzertuaren ondoren, Erresuma Batura, Italiara, Esloveniara, Austriara, Alemaniara, Estatu Batuetara eta Brazilera joango dira, besteak beste.

Jethro Tull dira Ian Anderson (flauta, ahotsa, gitarra, mandolina, bouzoukia eta harmonika), Joe Parrish (gitarra), Scott Hammond (bateria eta perkusioa), John O 'Hara (orkestra zuzendaritza, pianoa, teklatuak eta akordeoia) eta David Goodier (baxua eta kontrabaxua). Hogeita hamar disko baino gehiago argitaratuta eta 50 milioi disko baino gehiago salduta, Jethro Tull garai guztietako rock talderik arrakastatsuenetako bat da, eta bere katalogo zabalean jada rockaren historiaren parte diren klasikoak aurki daitezke.

Kontzertu honetarako sarrerak www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke.

Jethro tull

Osteguna (maiatzak 11), 19:30etan. Auditorio Kursaal.

Kursaal celebra su 25 aniversario con un variado programa de actividades

El emblemático Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián conmemora su 25 aniversario con una serie de eventos especiales, destacando una gala y conciertos gratuitos, así como visitas guiadas al icónico edificio diseñado por Rafael […]

Kursaal celebra 25 años impulsando el desarrollo económico y la transformación social

El Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián celebra este año su 25 aniversario, destacando su significativo impacto en la economía y la vida cultural de Gipuzkoa. Desde su apertura en 1999, Kursaal ha acogido […]

Kursaalek 25 urte ospatu ditu garapen ekonomikoa eta eraldaketa soziala bultzatuz

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiak 25. urteurrena ospatuko du aurten, Gipuzkoako ekonomian eta kultur bizitzan izan duen eragin esanguratsua azpimarratuz. 1999an ireki zenetik, Kursaalek 6.700 ekitaldi baino gehiago hartu ditu, eta hamar milioi pertsona baino gehiago […]