Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Izan diren ekitaldien zerrenda / 12 martxoa, 2023

Kursaalek itsas sektoreko 500 profesional baino gehiago hartu zituen, Anengo X. Itsas Biltzarrean. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Javier Hurtado Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiarekin batera izan zen sektorearen orainari eta etorkizunari buruzko ekitaldi honen inaugurazioan. Parte-hartzaileak ganbera aretoan bildu ziren, aurten ere, 2023rako sektore nautikoaren agenda osatzen duten gairik gorienen eztabaida bultzatzeko, ponentzia motibatzaileekin, analisiekin, hausnarketekin eta ekintzarako jarraibideekin. Oturuntza aretoa erakusketa komertzialaren eta kafe eta lunch etenaldien eszenatokia izan zen. Eztabaida eta analisiaren ondoren, Miramar Jauregiaren esparru paregabean, sektore nautikoko koktel batekin gozatzeko aukera izan zen.

Donostia futbol birtualaren epizentroa bihurtu da LALIGA FC PRO CUP-arekin

Kursaal estatuko futbol birtualaren epizentroa bihurtu da apirilaren 5ean eta 6an, LALIGA FC Pro Cup txapelketaren edizio berri bat egin baitzen, Estatuko eSports txapelketa garrantzitsuenetako bat. Emozioz beteriko giroarekin eta 4.000 lagun baino gehiagorekin, Kursaalak […]

C de C 2025 – CLUB DE CREATIVIDAD

Martxoaren 21ean eta 22an, Kursaal sormen-industriaren epizentroa bihurtu zen, edizio honetan sektoreko ia 2.000 profesional bilduz, eta goi mailako inspirazio-, ikaskuntza- eta networking-gunea eskainiz.

Kursaalek sasoi ezin hobean itxi du 25. Urteurrena 

Kursaal eta Miramar Jauregiak maximo historikoak gaindituz, fakturazioan % 14,2ko hazkundea izan dute  Bi egoitzetan 537 ekitaldi izan dira, 400 mila lagun baino gehiago erakarri dituztenak    Kursaalek 2024ko balantzea aurkeztu du gaur goizean. Urte […]