Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 19 abendua, 2022

• Herri musikako programazioan Zaz abeslari frantziarraren, Jethro Tull bandaren, Ojete Calor eta Steve Hacketten kontzertuak izango dira datozen hilabeteetan.

• Musika klasikoan nabarmentzekoak dira Salzburgoko Mozarteumeko Orkestra eta Trevor Pinnock, Parisko Ganbera Orkestra eta Nil Venditti, Ensemble Il Pomo d 'Oro eta Francesco Corti, Eliseo Zelaietako Orkestra eta Philippe Herreweghe, edo Viviane Hagner, Jakub Jozef Orlinski eta Javier Perianes bakarlariak. Eta Opus Liricak Leoncavalloren Pagliacci opera aurkeztuko du.

• Haur eta familientzat, Eskola Kontzertuak itzuliko dira eta Musika Familian ildoan Opus Liricaren Goazen operara eta Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren Elkarrekin sortu. Izango dira.

2023ko otsailetik ekainera, Kursaal Eszenak 12 hitzordu proposatzen ditu: musika klasikoan, herri musikan zein haur eta familientzako musikan, ibilbide luzea duten artistak eta nabarmentzen ari diren gazteak edo proiektu berritzaileak eta egiteko modu klasikoak izango dira. Horrela, Eliseoko Zelaietako Orkestra duela hogeita hamar urtetik hona titular duen Philippe Herrewegheren zuzendaritzapean irtitsiko da Kursaalera eta Parisko Ganbera Orkestra, aldiz, Nil Venditti gaztearen zuzendaritzapean; eta Jethro Tull eta Steve Hackett beteranoez gain, Kursaalen izango dira Zaz frantziar kantaria eta Ojete Calor, Carlos Areces eta Anibal Gómezen musika-proiektua.

Denboraldia otsailaren 8an hasiko da, Salzburgoko Mozarteum Orkestraren eta Viviane Hagner biolin-jotzailearen eskutik, eta ekainaren 27an amaituko da, Steve Hacketten kontzertuarekin.

Herri musikari dagokionez, Zaz abeslari frantziarrak martxoaren 17an irekiko du programazioa; Organique Tour biraren barruan, Isa bere bosgarren diskoa aurkeztuko du (izenburuak bere benetako izenari egiten dio erreferentzia, Isabelle Geffroy) eta aurreko arrakastak errepasatuko ditu, hala nola Je veux, 2010ean ospea lortu zuen bere lehen albumean sartutako kantua, edo On ira, Éblouie par la nuit, Que vendra, etab. Maiatzaren 11n, Jethro Tullek, Ian Anderson buru duen britainiar rock talde mitikoak, bere estudioko disko berria aurkeztuko du, bere ibilbideko hogeita hirugarrena, urte honen hasieran The Zet Gene, bi hamarkadatan bere lehen diskoa aurkeztu ondoren. Maiatzaren 13an, Kursaal Eszenak erabat erregistroa aldatu eta Kursaal Auditorioa Ojete Calor-en ikuskizunaren agertoki izango da: Carlos Areces (Carlos Ojete) aktore, marrazkilari eta abeslariak eta Anibal Gómez (Anibal Calor) komiko, aktore eta abeslariak, beraiek subnopop deitzen dutenaren sortzaileak, elektronikan, herri-kulturan (kitsch ukituarekin) eta lotsagabekerian oinarritzen dute euren musika-proposamena. Azkenik, ekainaren 27an, Steve Hackett gitarrista, Genesis taldeko kide ohia, Donostiara iritsiko da Steve Hackett Genesis Revisited - Foxtrot at Fifty + Hackett Highlights Europako biraren barruan; birak Foxtrot album ospetsuaren 50. urteurrena du aitzaki, 1972an Genesis rock britainiarraren abangoardian kokatzeko funtsezkoa izan zena; gainera, taldearen beste hit batzuk eta bere bakarkako katalogoko kantuak ere berreskuratuko ditu.

Musika klasikoari dagokionez, otsailaren 8an, Salzburgoko Mozarteumaren Orkestrak irekiko du denboraldia. Europako musika-erakunde zaharrenetako bat, Wolfgang Amadeus Mozart-en interpretazio-tradizioaren gordetzailerik onena da; Trevor Pinnocken zuzendaritzapean eta Viviane Hagner biolinistarekin batera, Beethoven, Mendelssohn eta Mozarten lanak jasotzen dituen programa aurkeztuko du.

Otsailaren 17an eta 18an, musika klasikoko denboralditik at, opera Kursaalera iritsiko da: Leoncavalloren Pagliacci, Opus Lirica eta Promusikaren ekoizpen berria. Drama horrek, pertsonaia grinadunen instintu oinarrizkoenak direla medio (jeloskortasuna edo mendekua, adibidez), diskurtso basati eta berehalakoa aurkezten du. Iker Sánchez Silvaren zuzendaritza musikalaren eta Pablo Ramosen eta Carlos Crooke-ren zuzendaritza eszenikoaren pean, bakarlarien zerrenda osatzen dute Botond Ódor, Hao wen, Ainhoa Garmendia, Pau Armengol eta Aitor Garitano abeslariek; parte hartzen dute, halaber, Opus Lirica eta Easo abesbatzek.

Martxoaren 7an, Parisko Ganberako Orkestrak Mozart, Mendelssohn eta Bizet oinarri dituen kontzertua emango du, Nil Venditti italo-turkiar zuzendari gaztea buru duela, eta David Frayren ariko da bakarlari; Tarbesen jaiotako pianistak ibilbide nabarmena du nazioartean, eta Europako eta Estatu Batuetako areto garrantzitsuetan emanaldiak egiten ditu, lehen mailako orkestrekin eta zuzendariekin lankidetzan. Martxoaren 29an, Jakub Józef Orlinski poloniar kontratenor gazteak, Francesco Cortik zuzentzen duen Ensemble Il Pomo d 'Oro taldeakin batera, a solo grabatutako bere bigarren diskoa aurkeztuko du, Anima Sacraren jarraipena: Facce d’amore (Maitasunaren aurpegiak), alegia; bertan, Orlinskik gai sakratuak baztertu eta pertsonal eta pasiozkora jotzen du, gizonezko maitale barrokoaren jarrera desberdinak islatzen dituen aukeraketa musikal batekin: bozkariozko maitasunarekin edo elkarrekikoarekin batera, haserrea eta baita erotasuna ere. Apirilaren 14an, Javier Perianes pianistak Cruce de caminos (Bidegurutzea) programa interpretatuko du; horretan Clara eta Robert Schumann, Brahms eta Granadosen piezak sartzen dira; pianoa, jeinua, miresmena eta estimua Schumann senar-emazteen eta Brahmsen arteko harremanaren ardatzak izan ziren; Granadosen Goyescas suiteak osatzen du egitaraua, Goyaren ikusizko unibertsoaren oroitzapena, eta maisulana.

Eliseo Zelaietako Orkestrak Kursaal Eszenaren denboraldi klasikoa itxiko du ekainaren 1ean. Orkestra Philippe Herreweghek sortu zuen 1991n, eta berak zuzenduko du Kursaalen. Nazioarteko arrakasta eta sari ugari lortu ditu hiru hamarkadatan. Kursaalen errepertorio klasikoko bi lan nagusi aurkeztuko ditu: Mozarten azken sinfonia eta Beethovenen hirugarren sinfonia, musika-erromantizismoaren hasiera markatzen duena.

Datozen hilabeteetan, ikus-entzule gazteenek zuzeneko musika klasikoaz gozatu ahal izango dute, bai Musika Familian, Kursaal Eszenak haurrei eta familiei eskaintzen dien ildoaren bidez, bai Eskola Kontzertuak, Euskadiko Orkestraren Musika Gelarekin batera egiten den ekimenaren bidez. Musika Familian esparruan, otsailaren 19an, Opus Liricak Goazen operara aurkeztuko du, haurrentzako egokitutako Pagliacci operaren pianorako bertsio baten bidez, 6 urtetik gorako haurrei opera eta italiar berismoaren munduan aurkezteko sortua. Maiatzaren 6an, berriz, Euskadiko Orkestraren Musika Gelak Elkarrekin sortu estreinatuko du Kursaaleko Ganbera aretoan. Adin guztietarako kontzertu berritzailea izango da; musika-teknologia aurreratua erabiliz eta kamera-talde batek interpretatua, ikusleak ikuskizunaren funtsezko zati bihurtuko dira. Eskola Kontzertuen helburua da zuzeneko emanaldietan musika klasikoa gure inguruko ikasleei hurbiltzea; martxoaren 20an eta 21ean, Juanjo Ocónen zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra protagonista izango duten Boléro ikuskizunaren saioek, Lehen Hezkuntzako ikasgela berezi bihurtuko dute Kursaal Auditorioa.

ABONUAK ETA SARRERAK

Musika Klasikoko Abonuak
Musika Klasikoko abonuek 5 ikuskizun hartzen dituzte barne (Salzburgoko Mozarteumeko Orkestra, Parisko Ganberako Orkestra, Jakub Józef Orlinski & Ensemble Il Pomo d 'Oro, Javier Perianes, Eliseo Zelaietako Orkestra), eta sarrera solteen prezioaren % 20ko aurrezpena dakarte, beste abantaila batzuez gain. www.kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatilan eskuratu ahal izango dira, gaurtik (abenduak 19, astelehena) otsailaren 8ra arte.

Sarrera solteak
Gaur, abenduak 19, astelehena, goizeko 11: 30ean, jarriko dira salgai Kursaal Eszenaren denboraldi berriko kontzertu guztietarako sarrera solteak. Kursaal Eszenako ikuskizunetarako sarrera solteak Kursaaleko leihatilan eta www.kursaal.eus helbidean eskura daitezke; gogorarazten dugu helbide hori dela sarrerak online saltzeko baimendutako bide bakarra.

Urtarrilean, Benito Lertxundiren eta Mitsuko Uchida & Mahler Chamber Orchestraren kontzertuak

Otsailean orain aurkezten dugun denboraldi berria hasi baino lehen, Kursaal Eszenaren programazioak aurrera darrai: Benito Lertxundi kantautore oriotarra Kursaal Auditoriora itzuliko da urtarrilaren 6an, bere urtebetetze-egunean, abesti enblematikoenekin eta doinu berriagoekin, berarekin batera etorri ohi diren musikariez lagunduta; eta urtarrilaren 13an, Mitsuko Uchida pianistak, gure garaiko Mozarten interprete handienetako bat, eta Uchidarekin aspaldi horren kontzertuak interpretatzen dituen Mahler Chamber Orchestrak Salzburgoko jenioaren obran oinarritutako kontzertua emango dute.

Kursaal celebra su 25 aniversario con un variado programa de actividades

El emblemático Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián conmemora su 25 aniversario con una serie de eventos especiales, destacando una gala y conciertos gratuitos, así como visitas guiadas al icónico edificio diseñado por Rafael […]

Kursaal celebra 25 años impulsando el desarrollo económico y la transformación social

El Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián celebra este año su 25 aniversario, destacando su significativo impacto en la economía y la vida cultural de Gipuzkoa. Desde su apertura en 1999, Kursaal ha acogido […]

Kursaalek 25 urte ospatu ditu garapen ekonomikoa eta eraldaketa soziala bultzatuz

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiak 25. urteurrena ospatuko du aurten, Gipuzkoako ekonomian eta kultur bizitzan izan duen eragin esanguratsua azpimarratuz. 1999an ireki zenetik, Kursaalek 6.700 ekitaldi baino gehiago hartu ditu, eta hamar milioi pertsona baino gehiago […]