Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 24 azaroa, 2021

Mozartland kontzertu-ikuskizunean gonbit egiten zaio publikoari hezur-haragizko bi haurrek interpretatzen dituzten Mozarten eta bere arreba Nannerlen jolas-gelan eser dadin. Han, hari eta flauta laukote batek zuzenean interpretatuko duen Mozarten musikaren erritmora, hiru antzezlek Salzburgeko jenio txikiak gustukoen zituen ipuinak irudikatuko dituzte, maskarak baliatuta. Horrela, Wolfgang eta Nannerlen jolas-gelatik honako pertsonaiak pasako dira, besteak beste: igela, printzesa mizkea, erregea, Txanogorritxu, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak. Jolasen bidez, Mozart neba-arrebak saiatuko dira ipuinetako pertsonaiak eta horien istorioak edertasun, egi eta ontasun bihurtzen, urte batzuk beranduago Wolfgangek bere musikarekin egin zuen bezalaxe.

Companyia del príncep Totilau konpainiaren helburu artistikoa da errealitatea interpretatzeko molde berriekin jolastea, arte eszenikoek aldarazteko eta gogora ekartzeko duen gaitasunaren bidez, publiko garaikideari askatasunean bizitzeko tresna berriak eskaini asmoz. 2007. urtean sortu zenetik, hamaika ikuskizun garatu ditu, antzerkiaren eta dantzaren arloan (Ballet imperial de la reina Rosamunda izenpean). Ekoizpen horien artean, bereziki azpimarragarria da Monsieur Croche, Claude Debussyren musikaren zuzeneko interpretazioa eta antzerki bisuala uztartzen dituen ikuskizuna. Espainiako CaixaForum aretoetan aurkezteaz gain, Hego Koreara ere bidaiatu du, Uijeongbu Music Theater Festival jaialdira. Enkarguz egindako proiektuen artea, berriz, aipatzeakoak dira Petruixka, Stravinskyren balleta (2011) edo Oh, l’amor! Mario Ros-en opera, biak Gran Teatre del Liceu-k ekoitziak. 2019an, Bartzelonako L’Auditori-k ekoitzitako Els nous colors del metall kontzertuaren dramaturgia eta zuzendaritza artistikoaz arduratu zen, Pep Golen musika zuzendaritzapean.

Kontzertu-ikuskizun horretarako azken sarrerak eros daitezke Kursaaleko leihatilatan  eta webgune honetan (hori da sarreren online salmentarako bide baimendu bakarra).

Mozartland kontzertu-ikuskizunaren ondoren, Kursaal Eszenaren Musika Familian ataleko bigarren proposamena  abenduaren 11n iritsiko da: Memory, Edward Elgar konpositoreak musika, makila majiko bailitzan, bere haurtzaroa gogora ekartzeko erabiliko duen ikuskizuna. Gainera, Kursaal Eszenaren denboraldiko familiarteko publikoarentzako eskaintza osatuko du Xarma ikuskizunaren erabateko estreinaldiak, abenduaren 26an Kursaal Auditorioan; Oreka TXren proiektu eszeniko berria Eguberriotan familiartean gozatzeko sorgindutako ikuskizuna da.

MOZARTLAND. Companyia del príncep Totilau
Azaroaren 27 larunbata, 18:00etan. Kursaaleko Ganbera Aretoa
7 / 3 € (< 12 años)

Sarrerak erosi

New Yorkeko Martha Graham Dance Company-ren estreinaldia Donostian, “La Traviata” kontzertu dramatizatu bertsioan eta frantziar orkestra ospetsuak Kursaal Eszenaren denboraldi berrian

Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cruz maiatzaren 28an ariko da, eta Fito Páez uztailaren 3an. Haur eta familientzako eskaintzaren baitan, “Musika tantak” eta “Emozioetan zehar […]

Izarok bi kontzertu berezitan estreinatuko du Kursaal Eszenan “Izaro gabonetan” Gabonetako diskoa

Abenduaren 22an eta 23an, Gabonetako kantutegian eta iruditerian murgiltzen diren 8 kantu propioz osatutako lan berri hau estreinatuko du zuzenean. Kontzertu hauetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, Eszena Kidesentzat % 10eko deskontuarekin. […]

Salgai Kursaal Eszenako denboraldi berria irekiko duen “La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsiorako sarrerak

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nina Minasyan sopranoa buru duen bakarlari taldea eta AGAO Abesbatza Lirikoa. 2025eko otsailaren 4an izango da kontzertua 2025eko otsailaren 4an, […]