Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Gaurkotasuna / 21 urria, 2021

  • Urriaren 25ean, astelehenarekin, 19:30ean, Kursaal Auditorioan.
  • Sarrerak salgai webgune honetan eta Kursaaleko leihatiletan.

Datorren astelehenean, hilaren 25ean, NDR Elbphilhrmonie Orchester Hanburgo orkestra Kursaal Eszenara itzuliko da, musika klasikoko denboraldiari irekiera emateko. Horretarako, bere zuzendari titular Alan Gilberten gidaritzapean, Joshua Bell mundu mailako biolinista gailenetakoa izango du lagun. Atriletan, Bruch-en Eskoziar fantasia eta Bruckner-en 4. Sinfonia.

Joshua Bell, egun nazioartean dagoen biolin bakarlari nagusinetakoa, sarritan aritzen da NDR Elbphilharmonie Orchester Hanburgo orkestrarekin lankidetzan. Kursaalera egingo duten bisitan, 2019tik orkestraren zuzendari titularra den Alan Gilbertek zuzenduta, interpretatuko dute Max Bruch-en Eskoziar fantasia biolinerako mi bemol maiorren, op.46; musika lan hori ederki menderatzen du Bell-ek, izan ere, 2018an Academy of St Martin in the Fields-ekin batera egindako grabaketari esker, Grammy sarietarako izendatu zuten, instrumentu bakarlari klasiko onenaren. New Yorkeko musikariak ia lau hamarkadatako ibilibide luzea egina du jada eta mundu osoko orkestra handi ia guztiekin aritu da. Egun Academy of St Martin in the Fields-en musika zuzendaria da eta horrekin dihardu errezitalista, bakarlari eta ganbera musikariu gisa. Bestalde, pandemia garaian bat egin zuen maila goreneko interpretazioak mundu osoan Internet bidez emititzeko mugimenduarekin eta 2020ko abuztuaren 16an, PBS-k Joshua Bell etxean musikarekin saioa emititu zuen, Tony eta Emmysarien irabazle Dori Berinstein-ek zuzendua.

NDR alemaniar orkestra 1945 urtean sortu zen, II. Mundu Gerraren ostean, aliatuen ekimenez; modu sinbolikoan, jatorri judutarreko bakarlari batek, Yehudi Menuhinek lagundu zuen bere lehen kontzertuan, 1945eko azaroan. Ordutik ia 75 urte igaro ondoren, orkestraren titular izandako zuzendari nabarmenenak lehen mailakoak izan dira: hasi lehenbizikotik, Hans Schmidt-Isserstedt (1945–1971), gaur egun orkestrako titular Alan Gilbert-eraino, eta horien artean, Klaus Tennstedt (1979–1981), Günter Wand (1982–1990), John Eliot Gardiner (1991–1994), Herbert Blomstedt (1996–1998), Christoph Eschenbach (1998–2004), Christoph von Dohnányi (2004–2011) edo Thomas Hengelbrock (2011–2018). Gainera, oso ezaguna da Bruckner-en lanen interpretazioengatik, batez ere, Bruckner-en obraren interpretazioan aitortutako aditua izandako Günter Wand-ek utzitako ekarpenari esker. Konpositore hori interpretatzeko orkestrak duen maisutasunaz gozateko aukera izango da Kursaal Auditorioan menago duen kontzertuan, Bruckner-en 4. Sinfonia interpretatuko baitu.

Kontzertu horren ostean, Kursaal Eszenaren musika klasikoko denboraldiaren hurrengo hitzordua azaroaren 2an izango da, Winterraise ikuskizuna eszenaratuko duen Ballet Preljokaj konpainiaren eskutik.

Kontzertu horietarako sarrerak eros daitezke Kursaaleko leihatiletan  eta webgune honetan (hori da sarreren online salmentarako bide baimendu bakarra).

NDR ELBPHILHARMONIE ORCHESTER HANBURGO
Urriaren 25 astelehena, 19:30ean. Kursaal Auditorioa

Sarrerak erosi

Kursaal celebra su 25 aniversario con un variado programa de actividades

El emblemático Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián conmemora su 25 aniversario con una serie de eventos especiales, destacando una gala y conciertos gratuitos, así como visitas guiadas al icónico edificio diseñado por Rafael […]

Kursaal celebra 25 años impulsando el desarrollo económico y la transformación social

El Palacio de Congresos Kursaal de San Sebastián celebra este año su 25 aniversario, destacando su significativo impacto en la economía y la vida cultural de Gipuzkoa. Desde su apertura en 1999, Kursaal ha acogido […]

Kursaalek 25 urte ospatu ditu garapen ekonomikoa eta eraldaketa soziala bultzatuz

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregiak 25. urteurrena ospatuko du aurten, Gipuzkoako ekonomian eta kultur bizitzan izan duen eragin esanguratsua azpimarratuz. 1999an ireki zenetik, Kursaalek 6.700 ekitaldi baino gehiago hartu ditu, eta hamar milioi pertsona baino gehiago […]