Gaurkotasuna / 4 ekaina, 2021
Espainiako Biltzar Jauregien Elkartearen (APCE) lehen Workshopa ospatu da Kursaalen ekainaren 3 eta 4ean. Biltzarretako turismoaren alorreko bilara honen helburua Biltzar Jauregien kalitate-zigiluari balioa ematea izan da elementu bereizle gisa, bai eta ezagutza- eta negozio-sare bat sortzea ere, kide diren jauregien artean merkaturatzeko eta biltzarrak erakartzeko lana errazteko.
Gipuzkoako hiriburua, Espainiako zenbait biltzar-jauregik parte hartu duten topaketa profesional garrantzitsu honen egoitza izan da. Besteak beste, Valentziako, Kanariar Uharteetako, Malagako, Coruñako, Salamancako, Granadako edo eta Madrilgo biltzar-jauregiek eta biltzarrak antolatzen dituzten elkarteen ordezkariek parte hartu dute. Kongresu horiek oso irizpide espezifikoak eta zorrotzak bete behar dituzte, eta, era berean, kongresuen ordezkariek erakutsi behar dute erabakitzeko gaitasuna eta eragina dutela etorkizuneko edizioen destinoak zehazteko orduan.
Topaketa honetan Kursaal eta Donostia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Horretarako, egitarau zabala bat prestatu da. Hasteko, hiriaren aurkezpena egin du Cristina Lagé Turismo Iraunkorreko zinegotziak. Ondoren, parte-hartzaileek hiriko hainbat kokaleku enblematiko bisitatu dituzte, Santa Klara uhartean kokatuta dagoen Cristina Iglesias artista donostiarraren Hondalea lana barne, eta euskal gastronomia dastatzeko aukera ere izan dute.
APCE
Espainiako Biltzar Jauregien Elkartea 1995ean sortu zen, eta Iker Goikoetxea, Kursaaleko zuzendari gerenteak sostengatzen du gaur egun lehendakaritza. Elkarte honen asmoa Biltzar Jauregiak espazio fisiko eta antolaketa-egitura gisa duen garrantzia nabarmentzeko ekintza komunak abian jartzea da, eta Espainiako biltzar eta bileretako turismoaren ardatz egituratzaile gisa jardutea. Era berean, garatutako jardueraren berezko gaiei buruzko esperientziak eta ideiak trukatzea ahalbidetu nahi du, bai eta administrazio eskudunekin proposamenak, kontsultak eta akordioak egitea ere. Gaur egun, 33 Kongresu Jauregiren Elkarteko kide dira.