Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Basque Railway 2020

Urtarrilaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Euskotrenek eta Euskal Trenbide Sareak antolatuta, “Basque Railway 2020” izeneko nazioarteko IV. Trenbide Jardunaldia egin zen Kursaalean. Jardunaldi horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatuan eta Europan sektorearen garapenarekin zerikusia duten 500 eragile baino gehiagoren presentziarekin, Laugarren Trenbide-Paketea indarrean sartzearen ondorioz abiadura handiko sare berriak martxan jartzearen eta trenbide-espazio europarraren liberalizazioaren aurrean planteatzen diren erronkei heldu zitzaien. Ekitaldi horretan Europako trenbide-arloko erreferente nagusiek parte hartu zuten. Horien artean aipatzekoak dira jardunaldi baten irekieran parte hartu zuten François Davenne Trenbideen Nazioarteko Batasuneko (UIC) Zuzendari Nagusia, Arantxa Tapia Sailburuak eta José Luis Ábalos, Garraio ministroa. Jardunaldiak Amurrio Ferrocarriles, Bombardier, CAF, Danobat, Dominion, Ekide, Ikusi, Ingeteam, JEZ Sistemas Ferroviarios, Talgo eta Thales enpresen laguntza izan zuen.  

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]

“La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsioak irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Mar Morán (Nina Minasyanen ordez), Santiago Ballerini eta Juan Jesús Rodríguez buru dituen bakarlari taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO Abesbatza Lirikoa. Otsailaren […]

Kursaalek eta Miramar Jauregiak 2024 oparo bati amaiera eman diote, 345 ekitaldirekin eta 130.000 pertsonatik gora bilduz

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Miramar Jauregiak askotariko kongresu eta ekitaldien programazioa hartu dute 2024an, bilera profesionalak egiteko erreferentziazko egoitza direla bermatuz. Urtean zehar, bi egoitzetan 345 ekitaldi izan dira, eta hainbat sektoretako 130.000 profesionalek baino […]