Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Club de Creativos c de c 2018

Beste urte batez, Donostia komunikazioaren eta sormenaren erdigune bihurtuko da urteroko kongresuaren beste edizio batekin: Club de Creativos (c de c) 2018. Berriro ere komunikazio-industriako eragile guztiak bilduko ditu publizitateak garai berriotan betetzen duen rola berriro idazteko asmoz. Apirilaren 12tik 14ra bitartean izango da eta, urtero moduan, kongresua Facebookekin batera antolatu eta honako hauen lankidetza izango du: Donostia Turismoa & Convention Bureau, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia. C de c 2018rako antolatutako 50 jarduera baino gehiagotan parte hartzeko asmoz, sektoreko 1.800 profesional baino gehiago (iragarleak, sortzaileak, planner-ak, egileak eta abar) iritsiko direla aurrez ikusi dute. Aurtengo edizioaren leloa#bonitasimbiosis (sinbiosi ederra) izango da eta honako hau adierazten du horrek: komunikazioaren agertoki berri horri aurre egin ahal izateko foro horren baitan sektoreko profil profesional ugariak uztartzeko duten asmoa.  Inspiraziorako, eztabaidarako, ikasteko eta gogoetarako hiru egun izango dira eta, besteak beste, konferentziak, tailerrak, solasaldiak eta erakusketak izango dira. Gehienak Kursaal jauregian egingo dituzte eta, amaitzeko, apirilaren 14an, larunbatean, Espainiako Sormenaren Sari Nazionalak banatuko dituzte.

New Yorkeko Martha Graham Dance Company-ren estreinaldia Donostian, “La Traviata” kontzertu dramatizatu bertsioan eta frantziar orkestra ospetsuak Kursaal Eszenaren denboraldi berrian

Musika klasikoaren proposamena Daniil Trifonoven piano errezital batekin osatzen da. Herri musikaren atalean, Silvia Pérez Cruz maiatzaren 28an ariko da, eta Fito Páez uztailaren 3an. Haur eta familientzako eskaintzaren baitan, “Musika tantak” eta “Emozioetan zehar […]

Izarok bi kontzertu berezitan estreinatuko du Kursaal Eszenan “Izaro gabonetan” Gabonetako diskoa

Abenduaren 22an eta 23an, Gabonetako kantutegian eta iruditerian murgiltzen diren 8 kantu propioz osatutako lan berri hau estreinatuko du zuzenean. Kontzertu hauetarako sarrerak kursaal.eus webgunean eta Kursaaleko leihatiletan eros daitezke, Eszena Kidesentzat % 10eko deskontuarekin. […]

Salgai Kursaal Eszenako denboraldi berria irekiko duen “La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsiorako sarrerak

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Nina Minasyan sopranoa buru duen bakarlari taldea eta AGAO Abesbatza Lirikoa. 2025eko otsailaren 4an izango da kontzertua 2025eko otsailaren 4an, […]