Segurtasun neurriak Covid-19aren aurrean

cerrar

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro, sarreran, irteeran eta ikuskizunean zehar.

Sarreran derrigorrezkoa izango da bertan egongo den gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea

Errespetatu segurtasun-distantzia eta bete aretoko langileen jarraibideak eraikinera sartzeko eta irteteko.

Ikuskizunetara behar besteko aurrerapenarekin etortzea gomendatzen da.

Ikusleak eserlekuetan eserita egon behar dute ikuskizun osoan zehar.

Abiadura Handiko Mekanizazioari buruzko Nazioarteko XIV. Biltzarrean (HSM 2018

Fabrikazio-teknika berriei buruzko ezagutza trukatzeko eta ezagutza hori ekoizpen-instalazioetan nola aplikatu aurkitzeko asmoz, 4.0 industriaren eta etorkizuneko fabrikazioaren erronkak aztertu dituzte industria-prozesuetan aditu ezagunak diren hainbat pertsonak Abiadura Handiko Mekanizazioari buruzko Nazioarteko XIV. Biltzarrean (HSM 2018). Apirilaren 17an eta 18an izan da Biltzarra; IK4-TEKNIKER eta IK4-IDEKO euskal teknologia-zentroek antolatu dute, eta 150 pertsona baino gehiago izan dira bertan, Amerika, Asia eta Europako hainbat herrialdetatik etorriak. «Produktibitatea, kalitatea eta digitalizazioa» goiburupean, era guztietako gaiak aztertu dira foroan; besteak beste, 4.0 industriak ebaketa-sistemetan duen eragina, goi-mailako eta doikuntza handiko mekanizaziorako teknologia berriak, fabrikazio-prozesuen optimizazioa, makina-erreminten dinamika eta kontrola, indargetze aktiboa eta dardara saihesteko mekanismoak. Hauek eman zioten hasiera Biltzarrari: Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea; Mikel Artola, AFM, Advanced Manufacturing Technologies enpresako nazioarteko zuzendaria; Luis Uriarte, IK4-TEKNIKER zentroko Merkatuko zuzendaria; eta Jokin Muñoa, IK4-IDEKO zentroko Dinamika eta Kontrola ikerketa-taldearen arduraduna. Azken biak Ekoizpen Ingeniaritzako Nazioarteko Akademiako (CIRP) kide dira.

Guitarricadelafuente Kursaal Eszenan ariko da ekainaren 4an

Kontzertu honetarako sarrerak otsailaren 7an 11:00etan jarriko dira salgai. Aurrez, 48 orduko aurre-salmenta egingo da Eszena Kideentzat. Ostiral honetan, otsailaren 7an, 11:00etan irekiko da Guitarricadelafuentek Kursaal Eszenako programazioaren barruan ekainaren 4 asteazkenean (19:30) emango duen […]

“La Traviata”ren kontzertu dramatizatu bertsioak irekiko du Kursaal Eszenaren denboraldi berria

Perry So-ren musika-zuzendaritzapean eta Iñigo Santacanaren dramatizazioarekin, Verdiren opera interpretatuko dutenak dira Mar Morán (Nina Minasyanen ordez), Santiago Ballerini eta Juan Jesús Rodríguez buru dituen bakarlari taldea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta AGAO Abesbatza Lirikoa. Otsailaren […]

Kursaalek eta Miramar Jauregiak 2024 oparo bati amaiera eman diote, 345 ekitaldirekin eta 130.000 pertsonatik gora bilduz

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Miramar Jauregiak askotariko kongresu eta ekitaldien programazioa hartu dute 2024an, bilera profesionalak egiteko erreferentziazko egoitza direla bermatuz. Urtean zehar, bi egoitzetan 345 ekitaldi izan dira, eta hainbat sektoretako 130.000 profesionalek baino […]